Unibertsitateen arteko mugikortasun iraunkorraren Europako txapelketa

Martxoaren 9tik apirilaren 12ra, unibertsitateen arteko mugikortasun iraunkorraren Europako txapelketan parte hartuko dugu.

Ekimen hori bat dator UPV/EHU toki iraunkorragoa egiteko dugun konpromisoarekin. Mugikortasun iraunkorraren Europako txapelketa unibertsitate iraunkorrenari saria emateko eta joan-etorri kutsagarriek eragiten dituzten CO2 mailak murrizteko helburua duen lehen txapelketa da.

Txapelketa UPV/EHUk Europako U-MOB proiektuarekin duen lankidetzari esker antolatu ahal izan da (U-MOB proiektuak kontzientzia hartzeko eta kutsadura murrizteko lan egiten du).

Hautatutako unibertsitateak astelehenetik igandera lehiatuko dira, txapelketaren hasieran ezarritako kronograma bati jarraikiz. Puntu gehien lortzen dituen pertsonak jokoa irabaziko du, eta sailkapenean gora egingo du.

Txapelketan parte hartu nahi baduzu eta, hala, UPV/EHUri Europako unibertsitaterik iraunkorrena izaten lagundu, aplikazioa deskargatu eta urratsak jarraitu besterik ez duzu egin behar.

Gogoan izan joan-etorri guztietan erabili behar duzula.

Jokoa irabazten duen ikasleak eta unibertsitateak sari bat irabaziko dute –Bruselan jasoko dute–.

Esteka honetan, parte hartzeko arauak eta txapelketarekin zerikusia duten kontu guztiak aurkituko dituzu. Halaber, aplikazioa deskargatzeari buruzko informazioa izango duzu.

Ingurumenak eta UPV/EHUk behar zaituzte!