AYUDAS-ESTUDIANTES-EXTRANJEROS-2025-2026

Atzerriko ikasleek ostaturako laguntzen deialdia

2025/2026 ikasturtea

img pertsonak

Lankidetza hitzarmena, Bilboko Udalaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen artekoa, EHUn ikasten duten nazioarteko babesaren eskatzaile edota onuradun diren eta atzerriko ikasleei ostatua diruz laguntzeko.

Bilbon bizi diren ikasleak aurkez daitezke deialdi honetara, baldin eta baldintza hau ere betetzen badute:

  • EHUn, 2025/26 ikasturtean, graduko ikasketak egiten ari diren nazioarteko babesaren ikasle eskatzaile edo ikasle onuradunak.

  • Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako 2025 Urteko Plan Operatiboak lehentasunezko jotzen dituen gune geografiko eta herrialde hauetan kokatuak (Saharaz hegoaldeko Afrika, Sahara, Erdialdeko Amerika, Chiapas, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia), Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzako IV Plan Zuzentzailearen testuinguruan eta EHUn, 2025/26 ikasturtean, graduko ikasketak egiten dituzten ikasleak.

Diru laguntza hauetarako, 14.000 € ematen ditu Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Inmigrazio Sailak.

Deialdian jasotzen denez, hiru esleipen egingo dira (programako kreditua agortu arte), 2025eko azaroan, 2026ko otsailan eta apirilan, hurrenez hurren.

Eskaria egoitza elektronikotik nola egin jakiteko, bideo hau ikus dezakezu, lagungarria izango da.

Informazio gehiago: