Sare Berdeak EHU

Sare Berdeak EHU: Aktibatu zure sare berdea unibertsitate iraunkorrago baten alde!

Ingurumenak kezkatzen zaitu eta ekintzara pasatu nahi duzu?

Sare Berdeak EHU proiektuak aliantzak sortu nahi ditu EHUko ingurumen-jarduna hobetzen lagundu nahi duten ikasle, irakasle eta/edo administrazio eta zerbitzu pertsonalaren artean.

Sare Berdeak EHUn zure kezkak partekatzen dituzten pertsonekin konekta zaitezke, eta modu aktiboan parte har dezakezu EHU iraunkorrago baten eraikuntzan. Enredatu zaitez eta aldaketaren parte izan!

Bat egin martxan dauden ekimenekin edo proposatu ingurumena hobetzeko ideia berriak ondoko eremuetan:

  • Hondakinak
  • Kontsumo arduratsua
  • Elikadura osasungarria
  • Ura
  • Energia
  • Mugikortasuna
  • Ingurune naturala
  • Klima aldaketa

Animatu eta aktibatu zure sare berdea EHUn. Hautazko kreditu bat lortu ahal izango duzu!

Informazio gehiago eta izen-emateak: https://ehu.sareberdeak.eus/eu/