CBL-2025-2026-Sarriko Jasangarria

Sarriko Jasangarria

Murriztu, berrerabili eta birziklatzeko erronka

Proiektu hau erronkan‐oinarritutako ikaskuntza (Challenge-Based Learning, CBL) esperientzia bat da, eta bere helburua da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (EHU) ikasleei jasangarritasun‐gaitasunak ematea eta Fakultate jasangarriago baten aldeko aldaketaren eragile aktibo bihurtzea.

Plastiko‐hondakinen sorrera bikoiztu egin da 2000. urtetik, eta gaur egun %20 baino gutxiago birziklatzen da modu eraginkorrean. OECDren (2022) aurreikuspenen arabera, mundu mailako hondakin plastikoen kopurua hirukoiztu egin liteke 2060rako, eta horrek premiazko erronka bat planteatzen du.

Egoera horren aurrean, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ardura du bere esparruan jarduteko, eta jasangarritasun‐praktikak bultzatu behar ditu, 2030 Agendarekiko eta gizartearekiko konpromisoa sendotzeko.

Proiektuaren helburu nagusia da ikasleak trebatzea euren unibertsitate‐campusean aldaketaren eragile gisa jarduteko, hondakin‐zero eredurantz eta ekonomia zirkularrerantz trantsizioa lideratuz CBL metodologia bidez.

Azken batean, erronkak teoria eta praktika lotzea bilatzen du, jasangarritasunaren inguruko gaitasun nagusiak indartzea eta EHUren konpromisoa sendotzea etorkizun bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzeko.

  • Koordinatzailea: Lidia García Zambrano
  • Harremanetarako helbidea: lidia.garcia@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: IX (2025/26)