Arabako Campusa
Informazio-gunea
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
- Ordua: 11:00-14:00
Bizikleten erregistroa, hirian mugitzeko moduak eta campus-erdiguneko konexioa, VGbiziz eta aparkaleku-sarea, campusera iristen den garraio publikoko sarea, garraiorako txartelak...
Bizikleten Azterketa Teknikoko Gunea
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
- Ordua: 11:00-14:00
Egunean zehar, hala nahi duten pertsonek euren bizikletarekin hurbildu ahal izango dira Elurreta Gelategiko sarreran kokatuta dagoen zutabera, ikuska dezaten. Puntuaren arduradunak ibilgailuaren mantentzeari eta konponketei buruzko oinarrizko ezagutzak emango ditu.
Patinete elektrikoen zirkuitua eta tailerra
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa).
- Ordua: 11:00-14:00
Patinete elektrikoa unibertsitate-komunitateari hurbiltzeko asmoz, ibiltzeko zirkuitu bat diseinatuko da. Horrela, patinete elektrikorik inoiz probatu ez dutenek modu seguruan egiteko aukera izango dute.
Bizikleta-likidogailua
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa)
- Ordua: 11:30-13:30
Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
Dirurik gabeko truke azoka txikia
- Eguna: irailak 22
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa)
- Ordua: 11:00-14:00
Bertaratzen diren pertsonek mugikortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotuta ekarritako objektu eta gailuak truka ditzaten espazioa sortuko da. Partaide bakoitzak ekarritakoa jasoko du bueltan trukerik ez baldin badago.
Mobility Lab Campus-aren inaugurazioa
- Eguna: irailak 22
- Ordua: 12:00
Mugikortasunaren eta logistikaren esparruan prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ezagutzaren transferentziarako aliantza estrategikoa.
Bizkaiko Campusa
Mahai ingurua etorkizuneko mugikortasunaren inguruan: Mugikortasuna eta teknologia berriak
- Eguna: irailak 17
- Lekua: Bilboko Esperientziaren Gela (Banco de España, 2)
- Ordua: 11:00-12:30
Hitzaldia: Kutsadura eta bizi-ohiturak
- Eguna: irailak 17
- Lekua: Bilboko Esperientziaren Gela (Banco de España, 2)
- Ordua: 16:00
Bizikleta-likidogailua
- Eguna: irailak 19
- Lekua: Mikel Laboa plaza
- Ordua: 11:30-13:30
Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
Formula Student erakusketa
- Eguna: irailak 19
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
Formula ibilgailuaren erakusketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasle talde batek garatua.
Ibilgailu elektrikoen erakusketa
- Eguna: irailak 19
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
Gipuzkoako Campusa
Bizikleten tailerra
- Eguna: irailak 16 eta 22
- Lekua: I.M. Barriolako aterpea (16) eta Oñati plaza (22)
- Ordua: 10:30-13:30
Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.
Bizikleta-likidogailua
- Eguna: irailak 17
- Lekua: I.M. Barriola zentroa
- Ordua: 11:30-13:30
Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
“Bizikletaz adinik ez” programa
- Eguna: irailak 17
- Lekua: I.M. Barriola zentroa
- Ordua: 11:00-13:00
Proiektu honek esku-hartze komunitarioan eta belaunaldien artekoan oinarritzen dira, boluntarioen parte-hartzea bilatuz adinekoei eta/edo aniztasun funtzionalari trizikloetan laguntzeko. Goizean zehar, trizikloak garraiobide jasangarri gisa probatzeko aukera izango da.
Doako azoka - #FREEFASHION Standa
Gai berezia: modu iraunkorrean mugitzea
- Eguna: irailak 16 eta 17
- Lekua: I.M. Barriolako aterpea eta sarrerako eskailerapean
- Ordua: 10:00-14:00
Unibertsitateko komunitatearentzako arropa eta osagarriak trukatzeko standa eta parte hartzeko espazioa. Hurbiltzen direnek doan eraman ahal izango dituzte eskaintzen diren artikuluak. Bi egun hauetan arropa eta objektuak hiri mugikortasun iraunkorrarekin lotuta egongo dira.