unicitiES 2030 - Zer da

Zer da unicitiES 2030?

Unibertsitatea-hiria binomioa ardatz duen ekimen bat da, eta bigarren urtez jarraian garatzen da Vitoria-Gasteizko udalerrian Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU).

unicitiES 2030 ekimenak, City Studio metodologian inspiratuta, hirien premiekin bat datozen titulazio-amaierako lanak (GrAL/MAL) sustatzen ditu. Ikasleek, unibertsitateko irakasleek eta udaleko profesionalek batera egiten dute lan hiriaren eraldaketa jasangarrirako proposamenak elkarrekin sortzeko, neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean hiriek aurkitzen dituzten arazo zehatzei irtenbideak bilatzen saiatuz.

Elkarlan hori hiri adimendunaren eta klimaren aldetik neutroa den hiri eredu bat lortu nahi duten udal politika publikoetan oinarritzen da, hiria laborategi bihurtuz ebidentziak sortzen dituzten ideiekin, prototipoekin eta ekintzekin esperimentatzeko aukera emanez.