webinar-urretxindorra

Webminar- ‘Urretxindorra’ mentoretza sozialeko programaren aurkezpena

Ikasleen kulturarteko gaitasunak garatzea boluntariotzaren bidez, mentore gisa.

Webminarraren testuingurua eta helburuak

Irudia

Urretxindorra programaren bidez Gipuzkoan jatorria duten unibertsitateko ikasleen eta aurre-nerabeen artean gizarte-mentoretza zortzi urtez praktikatu ondoren, 2022/23 ikasturtean programa hau Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzen da.

Urretxindorraren helburua adingabe migratzaileak harrera-gizartean berdintasunez sartzeko prozesua ahalbidetzea da, erreferente bihurtuko diren mentoreen harremanaren bidez.

Ildo horretan, programa babesten duten erakundeek (SOS Arrazakeria Gipuzkoan, Ellacuria Fundazioa Bizkaian eta ZEHAR Errefuxiatuekin Araban) garrantzitsutzat jotzen dute EHUko irakasleei programaren edukiaren eta berezitasunen berri zuzenean ematea, ikasleei beren parte-hartzearen interesa eta gizarte-subjektu gisa beren prestakuntza integralerako izan dezaketen ekarpena azaldu ahal izateko.

Programa honek Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren babesa du, eta Urretxindorran parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak aitortzea eska dezakete, elkartasun- eta lankidetza-jarduerengatik.

 

Hartzaileak

UPV/EHUko irakasleak, ikasleekin mentoretza sozialeko programa bat partekatzeko interesa dutenak. Programa horretan 2022/23 ikasturtean zehar parte har dezakete, eta programa hori gauzatzen duten erakundeek emango diete prestakuntza.

 

Programa

Eguna: irailak 4 (asteartea)
Ordua: 12:00etan
  • Espainiar Estatuko mentoretza sozialaren azalpena eta historia laburra (10’)
  • Urretxindorraren azalpena eta historia laburra Gipuzkoan (10’)
  • Urretxindorra autonomia erkidegora hedatzea (10’)
  • Urretxindorraren mentoreen garrantzia eta zeregina (10’)
  • Eztabaida eta galderak (10’)

 

Hizlariak

  • SOS Arrazakeeria Gipuzkoa
  • Ellacuria Fundazioa Bizkaia
  • ZEHAR Errefuxiatuekin Araba