II Jornadas EDCO

Partaidetza komunitarioa (online) eta Hezkuntza Komuna, Zaintzak eta Bizitzaren Babesa lantzeko II Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/27

Irudia

Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomoari atxikitako Hezkuntza Komunaren Kolektiboak (EDCO-UACM) eta Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako Ilusionista Sozialen Mintegiak (ISM-UPV/EHU), gonbidapen hau helarazi nahi dizuegu:

Partaidetza Komunitarioa

eta

Hezkuntza Komuna, Zaintzak eta Bizitzaren Babesa lantzeko II Jardunaldiak


2023ko irailaren 25etik urriaren 16ra bitartean egingo ditugunak.

"Participación Comunitaria" gure online doako ikastaroa eta aurrez aurre Mexiko Hirian gauzatuko diren jardunaldi hauek bi saio online sinkrono izango dituzte:

Bai jardunaldiak, bai online ikastaroa guztiz doakoak dira. Edozein zalantza argitzeko, hauek dira gure harremanetarako epostak: ilusionistasozialak@gmail.com / ilusionismosocial@gmail.com

Gomendatzen dizuegu formulario honetan izena ematea, jardunaldietako berriak bidali ahal izateko: https://forms.gle/pAG3yUa7Q7r8A8Ps7