ahozko historiak Aracena 2022

Ahozko historien inguruko ikastaroa

2022ko uztailaren 19tik 28ra, ahozko historien inguruko ikastaroa eskainiko du Javier Encina gure ikerketa taldekideak Aracenan (Huelva). Ondoren, abuztuaren 2, 4 eta 9an, landa-praktikak egingo ditugu.

Ahozko historiak ez dira "ahozko historia" pluralean, ezta "bizi-historiak" ere. Ahozko historiak komunitatea dinamizatzeko erabiltzen ditugun tresnetako bat da, eta beren helburua ez da "benetako historia" edo "egia" bilatzea, baizik eta komunitate edo ingurune geografiko jakin batean jendeak izandako bizipenak lagungarriak izatea oraina bizitzeko eta eguneroko bizitzaren autogestio kolektiboa elikatzeko.

Gure ikerketa-taldeak webgune honetan bildu ditu orain arteko oinarri teorikoak eta garatutako esperientziak: http://historiasorales.org/

Ikastaro honen helburua da ahozko historien inguruan sakontzea, bestelako ikerketa-modu batzuekin kontrastatzea, irakurgai batzuk lantzea eta garatzen ari diren bi ikerketa elikatzea, landa-praktika gisa.

Ikastaroa Javier Encina ikertzaileak eskainiko du, berak esperientzia luzea du tresna honen erabileran (Andaluzia, Mexiko eta Euskal Herrian) eta teorizazioan.

Ikastaroan parte hartzea irekia eta doakoa da. Ez da beharrezkoa saio guztietan parte hartzea. Informazio gehiago nahi baduzu, idatziguzu: ism.upvehu@gmail.com edo ainhoa.ezeiza@ehu.eus helbidera.