MASA MADRE 2022

"MASA MADRE hezkuntzak ezbaian" foroaren bilera. 2022ko uztailak 20, Aracena (Huelva).

Lehenengo argitaratze data: 2022/07/15

Irudia

2022ko uztailaren 20an, Aracenan egingo dugu "MASA MADRE hezkuntzak ezbai" foroaren hurrengo topaketa. Oraingoan, gure ikerketa-taldeak antolatuko du eta 10:00etatik 14:00etara izango da.

Gure ikerketa-formakzio taldean "MASA MADRE. Hezkuntzak ezbaian" foroan hartzen dugu parte. Foro hau Sevillan eratu zen 2015ean, hainbat jende biltzen eta elkartzen hasi zenean zein hezkuntza nahi dugun eztabaidatzeko.

Ahalik eta deialdi gehienetan parte hartzen saiatzen gara, aldiro dagokion gaia jorratzeko (kalitatea, hezkuntza eta feminismoak, eskola alternatiboak, hezkuntza herrikoia...). Horrez gain, debate horiek Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatera ekartzen ditugu, irakasle eta ikasleekin batera eztabaidatzeko.

Foro honetan, lan-ibilbide luzea duten irakasle-ikertzaileek hartzen dute parte: Sevillako Unibertsitatekoek, Kadizeko Unibertsitatekoek, Euskal Herriko Unibertsitatekoek, Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomoak, lanean ari diren irakasleek eta erretiroa hartutakoek, kezka horiek dituzten gurasoek, eremu alternatibo eta komunitarioetan lanean ari diren pertsonek... Patxadaz eztabaidatzeko elkargune bat da, gaiak sakontzeko eta bertatik sortzen doazen zirriborroak lantzeko.

Oraingoan, topaketa Aracenan egingo dugu (Huelva), goizeko 10:00etan elkartu eta 14:00ak arte.

NON: Salón de actos del Recinto Ferial Ciudad de Aracena https://goo.gl/maps/vhXmFDVrkDHAxEc6A

Tarte honetan, hezkuntzei lotutako jakintzak trukatuko ditugu, aurretik izandako eztabaidak, bizipenak eta hausnarketak ekarri eta aurrera begirako ideiak eta proposamenak adierazten saiatuko gara. Dena, giro lasai eta adiskidetsuan, partaidetza irekia landuz. Horrela, pandemiak behartutako bilera telematikoetatik aurrez aurrekora itzuliko gara.

Parte hartzeko ez da inolako aurrebaldintzarik bete behar, saio irekia eta doakoa baita. Hezkuntzekiko interesa izatea nahikoa da. Elkarrizketa da formatua.

Interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan eposta honetan: ism.upvehu@gmail.com eta informazio gehiago bidaliko dizugu.

 

GEHIAGO JAKITEKO

Foro abierto: debatiendo sobre las educaciones bloga:

https://foroabiertodebatiendo.blogspot.com/

Radiopolis irratiaren saio honetan, foro honetako lau kidek hartzen dugu parte eztabaidan: Juan Pérez Ríos, Antonio Vidal, Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza.

http://rafaelmbaslascuatroestaciones.blogspot.com/2017/01/n-271-dialogo-por-la-educacioncon-juan.html

Irratsaio honetan, foro hau eta "Masa madre" taldea zertan dautzan azaltzen da:

http://rafaelmbaslascuatroestaciones.blogspot.com/2017/09/n-288-foro-por-las-educaciones.html