Espainola-ikastaro trinkoa online abuztua-iraila
Ikastaro hauen helburua da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) zaudeten bitartean, espainola edo euskara hizkuntza ikasten edo hobetzen has zaitezkete, bai maila akademikoan, bai pertsonalean, gure unibertsitatean zaudeten denbora ahalik eta gehien aprobetxa dezazuen. Horretarako, 45 orduko ikastaro trinko hauek online eskaintzen dira, Euskadira etorri aurretik egin ditzazuen.
Informazio orokorra
Ikastaroen datak:
- 2025eko abuztuaren 25etik irailaren 5era > Matrikula itxita
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 19:00etara
Zenbatekoa:
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak: Doain.
UPV/EHU matrikulatutako bestelako ikasleak: 120 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).
Mailak:
- Hasierakoa: zerotik A1ra
- Erdikoa: A2-B1
- Aurreratua: B1-B2
Europar Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) araberako orientagarri mailak.
Ikastaroko matrikula espezifikoa betetzeaz gain (begiratu irizpideak beheko atalean), ezinbestekoa da ikasleek irakaskuntzaren ardura duen akademiaren formularioa osatzea, beren mailari buruzko datuekin, epearen barruan (begiratu egutegia) eta horretarako ezarritako moduan. Ikastaro hauetan matrikulatutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute taldeen antolaketa eta osaketari buruzko informazio guztiarekin eskolak hasi aurreko aste bukaeran.
Garrantzitsua: ikasleek ezin izango dira ikasgeletan sartu ikastaroko antolatzailetik konfirmazio e-mail bat jaso ez badute. Gelan baimenik gabe sartzen diren matrikulatutako ikasleek hutsegiteak pilatuko dituzte, eta horiek ebaluatzeko moduari eragin dizaiokete.
Ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta truke-programetako ikasleek, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutakoak eta Enlight ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute beti.
Ikastaro online honetan parte hartzen duten ikasleei gogorarazi nahi diegu guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei maila froga egiteko inprimakia eta klaseetara sartzeko estekak ematea. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.
Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.
Espainola ikasteko online ikastaro trinkoaren egutegia
-
Eskaerak onartzeko itxiera (online imprimakia): abuztuaren 17a, 23:59etan
-
Akademiaren inprimakia betetzeko eta maila froga online egiteko azken eguna: abuztuaren 20a, 23:59etan
-
Ikastaroko matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (ikus beheko baldintzak): abuztuaren 22a
-
Ikasturtearen hasiera ofiziala: abuztuaren 25a
-
Maila aldaketak egiteko azken eguna: abuztuaren 26a
-
Klasean sartzeko azken eguna: abuztuaren 27a. Egun horretatik aurrera, baliogabetu egingo da eskolen plataformara sartu ez diren ikasleen matrikula.
Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak:
-
Eskaera online egiteko inprimakia > Onarpen itxita
Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, 2025-2026 urte akademikoan EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (egonaldi datak jaso behar ditu).
EHUn truke programetako barruan onartuta ez dauden Enlight Europako Unibertsitateko ikasleek, 2025-2026 ikasturteko jatorrizko unibertsitateko matrikula froga ingelesez bidali beharko dute.
Ikasle hauek doan parte hartu ahal izango dute ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero eta ordainketarik egin aurretik, idatzi mesedez mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.
Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak EHUn:
- Eskaera online egiteko imprimakia > Onarpen itxita
- EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa 2025-2026 urte akademikoan onartu izanaren egiaztagiria (egonaldi datak jaso behar ditu).
- Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 120 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).
Banku kontua: KUTXABANK - ES03 2095 4408 5932 3900 3884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).
Euskara eta Hizkuntza Plangintza eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzatik kudeatutako truke programetako eta Enlight Unibertsitateko ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.
Gogoan izan matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (online inprimakiaz gain) abuztuaren 22a izango dela.
Maila-froga:
Espainieraren ikastaro trinkoaren maila-froga online egingo da eta ikasle bakoitzak zein talderi parte hartu behar duen zehazteko balioko du.
Horretarako, ezarritako epean (abuztuaren 17a baino lehen) matrikulatutako ikasleek, mezu elektroniko bat jasoko dute bete beharko duten inprimaki batekin eta maila-froga egiteko jarraibideekin. Inprimakia eta maila-froga abuztuaren 20a baino lehen osatu behar da.
Maila-froga egiteko eta klaseak jarraitzeko, ikasleek Gmail-en helbide elektroniko bat izan beharko dute.
Espainolaren ezagutzarik ez duen ikasleak, hutsetik hasi nahi badu hasierako mailako talde batean, aurretik aipatutako posta elektronikotik jasotzeko inprimakian jakinarazi beharko du abuztuaren 20a baino lehen.
Ezarritako epe barruan (abuztuak 20) maila-froga egin ez duten edo beren espainiera-mailaren berri eman ez duten ikasleen matrikula deuseztatuko da.
Programak
Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.
Gogorarazten dizuegu guztiz debekatuta dagoela, Ikastaroen Bulegoaren aldez aurreko baimenik gabe, klaseetara sartzeko estekak beste ikasleei ematea edo lagatzea.
Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikastaro intentsiboa online - Oinarrizko maila (gaztelaniaz) (pdf ,2,02 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikastaro intentsiboa online - Erdiko maila (gaztelaniaz) (pdf ,2,05 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikastaro intentsiboa online - Maila aurreratua (gaztelaniaz) (pdf ,2,05 Mb)