Nazioarteko Harremanak

Albisteak

null

2014-15 ikasurteko Nazioarteko mugikortasun ikasleak: Kutxabank beka eskatzeko epea irekita

KUTXABANK AURREZKI KUTXAKO DEIALDIA, 2014-2015 IKASURTEAN UPV/EHUko ERASMUS, HEGOAMERIKA ETA BESTE NORAKO BATZUK PROGRAMETAN PARTE HARTUKO DUTEN IKASLEEI DIRU LAGUNTZAK EMATEKO

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/21

Eskaera: laguntza eskatzeko ikasleek formularioa bete eta bidali beharko dute. Bide horretatik jaso diren eskaerak besterik ez dira onartuko.

Eskaera egiteko epea: 2014ko maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. (biak barne)

Ebazpena: webgunearen bidez jakinaraziko da

Diru-laguntza abonatzea: onartutako laguntzak ikaslearan KUTXABANKeko kontuan besterik ez dira abonatuko. Lehen seihilekoan doazen ikasleek 2015eko urtarrilean jasoko dute beka. Bigarren seihilekoan doazenek, aldiz, 2015eko apirilean jasoko dute; eta seihileko bietan doazenek aipatutako 2 hilabeteetan jasoko dute beka, modu proportzionalean