Nazioarteko Harremanak

Albisteak

2016/2017 ikasturteko Erasmus+ bekak premia bereziak dituzten ikasleentzat

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/31

Eskaria egiteko epea: 2017ko martxoaren 24ra arte

Argitara eman da 2016ko deialdiko ESKARI ORRIA premia bereziak dituzten ikasleen eta goi mailako hezkuntzako langileen mugikortasunerako programako (KA103) herrialdeen artean.

Laguntza horiek lortu ahal izateko % 33ko ezgaitasun maila edo handiagoa izan behar da onartua eta legez kalifikatua. Bi laguntza mota daude: laguntza bereziak eta laguntza osagarriak. Laguntzaren zenbatekoa ezgaitasun mailaren araberakoa izango da, bat etorrita ERANSKIN honetan adierazitakoarekin:

Parte hartzaileek ezingo dituzte eskatu laguntzak zuzenean SEPIEn, Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegoaren bitartez baino.

Eskari orria 2017ko MARTXOAREN 24a BAINO LEHEN aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (honekin batera doa orri hori eskuratzeko esteka), bai eta kasuan kasuko autonomia erkidegoko zerbitzu eskudunek emandako ezintasun ziurtagiri ofiziala ere, edo fotokopia erkatua; eta laguntza osagarria eskatzen dutenek proforma fakturak edo eskatutako aurrekontua justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Aipatutako dokumentuak Nazioarteko Mugikortasuneko zuzendariari bidali behar zaizkio, helbide elektroniko honetara: internacional@ehu.eus / movilidad.internacional@ehu.eus.

Uztailaren 3ko ECD/1326/2015 Aginduak (uztailaren 4ko BOE) xedatzen du Europako Batzordearen Erasmus+ Programako laguntzak eskatzeko deialdien kasuan harreman guztiak bitarteko elektronikoen bidez izango direla Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuarekin; hortaz, eskatzailearen jatorrizko erakundeak, aurkeztutako eskari orria eta erantsitako dokumentuak egiaztatu ondoren, SEPIEra bidaliko ditu, egoitza elektronikoaren bitartez.