Nazioarteko Harremanak

Albisteak

APIRILAK 18 eta 19: Mugikortasunari buruzko ikasleen topaketa Bilbon

2018-2019 ikasturtean bidaiako duten ikasleek helburuko hiri eta unibertsitateari buruzko xehetasunak jasoko dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/12

Datorren urtean mugikortasun programa batean parte hartuko duzuenok laguntzeko, ESN Bilbao ikasle elkarteak (Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren babesarekin) ikasle-topaketa bat antolatu du, helburuko hiria eta unibertsitateari buruzko informazioa jaso dezazuen. Bai UPV/EHUn dauden bisitatzaileak eta iaz bidaiatu zuten EHUko ikasleak daude gonbidatuak, informazioa banatzeko. Bestalde, kanpoko unibertsitateek bidalitako liburuxkak banatuko dira.

Honako esteka hauek aktibatu dira, izena emateko:

DATORREN URTEAN BIDAIATUKO DUTEN IKASLEENTZAT (INFORMAZIOA ESKURATZEKO) https://goo.gl/forms/IlYsVuTFRqHO8a6j2 

BIZITATZAILEAK… HELBURUKO HIRIA ETA UNIBERTSITATEARI BURUZKO INFORMAZIOA BANATZEKO: https://goo.gl/forms/9hu1hTz9DzCAfmJf1

 

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA (ELKANO ATALA-BILBAO)

1.2 GELA

Apirilak 18, asteazkena

16:30 - 17:45 - SICUE eta BESTE NORAKOAK

18:00 - 19:30 - LATINOAMERIKA

Apirilak 19, osteguna

16:30 - 17:45 - ERASMUS+

Alemania; Erdialde eta Ekialdeko Europa; Herbehereak eta Eskandinavia

18:00 - 19:30 - ERASMUS+

Italia; Portugal; Frantzia; Erasmus+eko beste herrialdeak

 

Oraingoz, ekitaldia Bizkaiko Campusean soilik egiteko aukera daukagu; etorkizunean EHUko hiru campusetan egitea espero dugu.

Mesedegarria izango dela espero dugu, hurbildu zaitezte!!