1.- EZekin zerikusia duten kontzeptuak ezagutzea.
2.- Ekosistemak eta horien EZk identifikatzea: Ekosistemen mapa eta EZen Katalogoa.
3.- EZen egungo egoera eta bilakaera aztertzea eta baita euren azken hamarkadetako aldaketaren bultzatzaile zuzen nagusiena ere, adierazle desberdinak erabiliz.
4.- Lurraldearen plangintzarekin eta kudeaketa integratuarekin zerikusia duten erabakiak hartzeko irizpideak definitzea eta tresnak eta ereduak sortzea, EZ nagusiak balioetsiz eta kartografiatuz (Gida metodologikoa) honako hauek lortzeko:
- EZen banaketa espaziala ezagutzea.
- Funtzio anitzeko eremuetan (EZ anizkoitzak) oinarritutako Azpiegitura Berdea proposatzea eskala desberdinetan.
- EZen eskaintza handitzeko sinergiak eta trade-offak aztertzea.
- EZen eskaintzaren eta eskariaren arteko gatazkak aztertzea ekintzak lehenesteko.
- Etorkizuneko agertokiak aztertzea erantzunen aukerak identifikatzeko.
5.- EZ ikuspegia kudeaketan txertatzeko mekanismoak aztertzea:
- Udal-lurraldearen funtzio aniztasunaren adierazle bat garatzea diru-laguntzak, ekintzak eta abar lehenesteko.
- EZ ikuspegia txertatzea lurralde gidalerro eta planetan (LAG, LPP, EKZP…). Lurralde eta hirigintza plan eta programak ZE ikuspegiarekin formulatzeko gida praktikoa.
- Errepide baten garapenagatik galdutako ZEen balioa kuantifikatzeko eredua garatzea eta galera hori konpentsatzeko proposatutako osabidezko neurriak egokitzea.
6.- Gizarteak EZei buruz duen pertzepzioa ezagutzea: inkestak, tailerrak eta ikastaroak.
7.- EZk maila desberdinetan aztertzea: Urdaibai, Natura 2000 Sarea, Agroekosistemak, Bilbo Metropoliko Gerriko Berdea, Urola Kostako Eremu Funtzionala, Ekosistema hiritarrak, Ekosistema urtarrak.
8.- Proiektuaren emaitzak ezagutzera ematea nazioarteko, nazioko eta tokiko hedapen eta prestakuntza estrategia baten bitartez.
9.- Ikerketak sustatzea Urdaibai Biosfera Erreserban.