Bilbo, Ricky Dávila, I B E R I C A, [2015/12/15]

Fuente/ Iturria: Ricky Dávila

Iturria: Ricky Dávila

I B E R I C A proiektuarekin, Ricky Dávilak bere begiradaren eta kameraren bidez fotografiatu du bizitza, bidaia bat balitz bezala. 2007tik abian da proiektua, eta argazkietako batzuk erakutsiak dituzte Perun, Kolonbian, Ekuadorren eta Frantzian. Bilbon ez dituzte erakutsi orain arte, eta Cuencatik iritsi berri dira, zurezko kutxatan; tintaz idatzitako hizki handiek azaltzen dute haien edukia. Artistak argazkietan jaso dituen aurpegiak, beren horretan.

Abenduaren 15etik 2016ko urtarrilaren 29ra bitartean, I B E R I C A proiektuko argazkiak ikusgai egongo dira UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, EHUKultura programazioaren barruan.

Fikzioaren lurralde edo errealitate baten agertoki, I B E R I C A gaur egungo gizarte penintsularra inbentariatu nahi duen argazki proiektu bat da. Bizitzaren espazio baten kartografia da, zeinaren lerro nagusiak bere protagonisten erretratuek marrazten baitituzte.

Egilea gizarte lehiatsu eta aldakor baten lekuko da, eta elkarrekin uztartu ditu deskripzioa eta metafora, informazioa biltzeko asmoa eta alderdi artistikoa. Hori guztia, estereotipoak saihesten dituzten eta gutako bakoitzaren nortasunean sakontzen duten erretratuez osaturiko poema bisual zabal batean (Antonio Soler, Cuencako argazki erakusketako komisarioa).

 

Inaugurazioa / Bisita gidatua, 2015/12/15ean (asteartea), 19:00etan

Inaugurazioa / Bisita gidatua, 2015/12/15ean (asteartea), 19:00etan

Ricky Dávila (Bilbo, 1964). UPV/EHUn Biologia ikasi ondoren, 1990ean gradua lortu zuen New Yorkeko ICP International Center of Photography, zentroan (Estatu Batuak). 90eko urteetan, erreportajearen alorrean jardun zuen. Espainian eta Espainiatik kanpo argitaratu zituen lanak, eta zenbait sari jaso zituen: Fotopress, World Press Photo, Ortega y Gasset. Azken hamarkada honetan, batez ere argazki liburuekin eta erakusketekin aritu da. Bost liburu idatzi ditu (Retratos, Manila, Ibérica, Nubes… y Todas las cosas del mundo), eta hogei bat erakusketa indibidual aurkeztu.

Gaur egun, Bilboko Argazkigintza Garaikidearen Zentroko zuzendaria da.

  • INFORMAZIO GEHIAGO: www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia
  • NON: UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo)
  • NOIZ: abenduaren 15ean, arratsaldeko zazpietan, inaugurazioa eta bisita gidatua artistarekin [sarrera doakoa da].

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>