CBL-2023-2024-EHU-Aztarna2024

EHU-Aztarna2024 / Erakundeko ingurumen- eta gizarte-aztarnaren kalkulua, UPV/EHUn

Irudia

Proiektu honek UPV/EHUn 2024. urteko erakundeko ingurumen- eta gizarte-aztarna kalkulatu nahi du Europako Batzordearen eta Life Cycle Initiative-ren (UNEP/SETAC) proposamen metodologikoei jarraituz. Kalkulu horri esker, UPV/EHUren ingurumen-portaera eta beste alderdi sozial batzuk ebaluatu ahal izango dira, bizi-zikloaren ikuspegitik.

Kalkulu hau EHU-Aztarna taldeak 2017tik Campus Bizia Lab deialdietan egindako lanaren eguneraketa izango da, 2016ko EHUko aztarnaren kalkulua. Hortaz, UPV/EHUren progresioa iraunkortasunerantz ebaluatzeko aukera emango digu, metodologia eguneratu eta hobetu batekin.

  • Koordinatzailea: Gorka Bueno Mendieta
  • Kontakturako e-maila: gorka.bueno@ehu.eus
  • Parte hartzen duten ikastegiak: 
    • Bilboko Ingenieritza Eskola
    • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
  • CBL programaren deialdia: VII (2023/24)