REACTIVATE-Facultad-Ciencias-Sociales-y-Comunicacion

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

2018-2019 ikasturtea

Lan-taldea (9, 3, 11,12 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Reactívate+ izeneko programan parte hartzen ari da, 2018/19 ikasturtean, “elikadura” eta “hondakinak” ataletan.

Helburuak

  • Fakultatean sorturiko hondakinen jatorria eta antolaera zehaztea, beren kudeaketa hobetzeko xedearekin. Aipatu jarduketa Fakultatean egiazko arazoa den espazio komunen erabilera arduratsuari lotu zaio.
  • Fakultateko jangela erabiltzen dutenen elikadura ohiturak aztertzea, aipatu ohiturek pertsona horientzat eta planetarentzat zein neurrian diren osasuntsuak zehazteko.

Helburu horiek lotura zuzena dute 2030 Agendako ondoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 2. GIH (Gosearekin amaitzea); 3. GIH (osasuna eta ongizatea); 11. GIH (hiri eta kokagune iraunkorrak); eta 12. GIH (kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak).

Plana

Prozesu hau abiarazteko, ekintza taldeak lehen auditoretza egin du egun sortzen diren hondakinen kantitatea zehazteko, eta zein diren ohitura txarrenak ezagutzeko. Jangelaren erabilera eta erabiltzaileen elikadura ohiturak ere aztertu dira.

Egindako lehen lanen ondoren, ekintza taldeak aterki ontzia identifikatu du, paperontzi modura erabiltzen baitzen, hondakinak gaika biltzeko edukiontziak batera jarri eta paperontziak aldi baterako kendu ditu ikasgeletatik. Azken neurri hori hartuta, hondakinak sailka daitezen lortu nahi da. Bestalde, kafe makinako edalontzien ingurumen aztarna kuantifikatu eta ikusarazteko, informazio panel bat jarri da ikastegiko sarreran.

Ekintza taldea

Taldeak ondokoak biltzen ditu: fakultateko EKOSCAN taldea, ikastegiaren dekanotzako langileak, irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Harremanetarako informazioa

REACTIVATE-GALERIA-Facultad-Ciencias-Sociales-y-Comunicacion

Ekintzak