ONLINE-boluntariotzaren-hastapenak

Boluntariotzaren hastapenak. Prestakuntza gizarte-eraldaketarako

Irudia
Online ikastaroa dohainik

Ikastaroaren helburua da UPV/EHUko unibertsitate-komunitatearen eskura jartzea boluntariotzako eta parte-hartze sozialeko ideien, kontzeptuen eta esperientzien zerrenda bat, elkartasunaren esparrua, garatzen den testuingurua, parte hartzen duten eragileak eta hura definitzen duten ezaugarriak ezagut ditzaten.

Norentzat:

  • UPV/EHUko unibertsitate-komunitatearentzat (Ikasleak, IIP, AZP, EHUalumni)

Iraupena:

  • 12,5 ordu (hautazko 0,5 kreditu baliozkotu ahal izango da)

Noiz emango den:

  • Urte osoan eskuragarri

Izena emateko epea:

  • Urte osoan irekita