Atzerriko ikasleek ostatu eta mantenurako laguntzen deialdia

2017/2018 ikasturtea

Bilboko Udalaren eta UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren arteko hitzarmenak diruz laguntzen ditu atzerriko ikasleen Bilboko ostatua eta mantenua.

Bilbon ostatua hartu duten ikasleek har dezakete parte deialdian:

  • Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako III. Plan Zuzentzaileak lehenetsitako herrialdeetakoetatik datozen ikasleek, baldin eta UPV/EHUrekin elkartrukerako hitzarmena badute.
  • Errefuxiatu gisa edo asilo eskatzaile egoeran sailkatutako ikasleek.

Diru laguntza hauetarako, 8.000€ ematen ditu Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak.

Deialdian jasotzen denez, hiru esleipen egingo dira 2018an, programako kreditua agortu arte: lehenengoa urtarrilean, bigarrena apirilean eta hirugarrena ekainean.

Informazio gehiago: iraunkortasuna@ehu.eus