Izan eredu Bizkaiarentzat!

Aktibatu+. Ingurumenaren iraunkortasunaren eta herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimena. Opariak zozketatuko ditugu UPV/EHUko parte hartzaileen artean.

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/01

Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa,  Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Metro Bilbao, Eroski taldea, Energiaren Euskal Erakundea, Iberdrola, eta "La Caixa" Gizarte Ekintzarekin elkarlanean,  Aktibatu+ ekimena jarri du martxan Nazio Batuen Ekintza Plan Globalaren (GAP) barruan baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzeko eta baliabideok planetan egunero eragiten duten inpaktu negatiboa gutxitzeko helburuz, eta  era berean etxeko eta tokiko ekonomiari laguntzeko.

Aktibatu+ ekimenaren Etxebizitza Programan izena ematen duten unibertsitateko kideek, energiaren, uraren, erosketa-hondakinen eta mugikortasunaren arloan ohiturak hobetzen ikasiko dute, era erraz eta praktikoan. Gainera, ingurumenaren hobekuntzan zer maila lortu duten eta etxean zenbat diru aurreztu duten jakiteko aukera izango dute. UPV/EHUko parte hartzaileen artean Bizkaiko Foru Aldundiaren liburu sortak eta UPV/EHUren opariak zozketatuko dira. Horrez gain, Graduko ikasleek hautazko kredituen aitorpena lor dezakete.

ADI! Izena ematen duzuenean ZENBAKI BAT IKUSIKO DUZUE POSTA-KODEA ATALEAN. EZ ALDATU. Kode horrekin egindako izen emateak UPV/EHUkoak izango dira eta.

«AKTIBATU+» ekimenean dohainik izena eman.

Ziurtagiria eskatu

Informazioa bialtzeko epea: uztailaren 9tik-19ra eta irailaren 3tik-12ra)

UPV/EHUko berrikuntzaren, gizarte konpromisoaren eta kulturgintzaren arloko errektoreordetzak Aktibatu+ programan parte hartu eta gainditzeagatik 0,5 kreditu aitortzen ditu.

Beheko galdera-sorta betetzerakoan posta elektronikoz bidaliko dizugu ziurtagiria.

Zure Ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko duzu epe barruan hautazko kredituak espedientean sartzeko.

Epez kanpo!

Informazioa bidaltzeko epea: 2018/09/03-tik 2018/09/12-ra arte