Hondakin Erradioaktiboak

Sektore Elektrikoari buruzko 54/1997 Legeak honela definitzen du Hondakin Erradioaktiboa: "Inolako erabilerarik ez duen hondakin produktu edo materiala, erradionukleidoak dituena edo erradionukleidoz kutsatuta dagoena, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) txostenari jarraiki Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak ezarritakoen gainetik dauden kontzentrazio edo jarduera mailetan.

Hondakin hauek arriskutsuak izan daitezke gizakiarentzat eta ingurumenarentzat, erradionukleidoek igortzen dituzten erradiazio ionizatzaileengatik, eta modu seguruan kontrolatu behar dira.  Hala eta guztiz ere, beste industria jarduera batzuek sortzen dituzten hondakin toxikoetan ez bezala, hondakin erradioaktiboen toxikotasuna txikituz doa denbora igaro ahala, isotopoak desintegratzen eta elementu kimiko egonkor bihurtzen diren heinean.