Hondakin toxikoak eta arriskutsuak (hondakin kimikoak)

Hondakin bat arriskutsua den ala ez erabakitzeko, Europar Batzordeko 2014/955/EB Erabakian agertzen den Europako Hondakinen Zerrenda-EHZ baitan agertzen den begiratu behar da. Erabaki horrek ezartzen ditu hondakinak sailkatzeko arauak eta 1357/2014 Erregelamendu berria osatzen du; erregelamendu horren bidez, hondakinak arriskutsutzat sailkatzeko ezaugarriak zerrendatzen dira.

Hondakin arriskutsua osasun publikorako arriskuak edo ingurumenerako ondorio txarrak dituen hondakin oro edo hondakinen nahasketa oro da. Arrisku edo ondorio txar hori hondakinaren toxikotasunari, sukoitasunari, lehergarritasunari, erreaktibotasunari edo korrosibotasunari zor zaio, haren egoera fisikoa gorabehera. Nahikoa da hondakin batek ezaugarri horietakoren bat izatea hondakin arriskutsutzat sailkatzeko.

UPV/EHUko ikastegi, sail eta laborategietan hondakin arriskutsuak kudeatzeko aintzat hartu beharreko alderdiak: