REACTIVATE-Facultad-Educacion-Bilbao

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

2018-2019 ikasturtea

Talde-lana (9, 7,12,13 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatea Reactívate+ izeneko programan parte hartzen ari da, 2018/19 ikasturtean, “Energia” atalean.

Helburuak

  • Fakultateko energia kontsumoa murriztea, bai eta energia ekoizpenak eta kontsumoak CO2 isurketetan eta klima aldaketan duten eragina ikusaraztea.
  • Ikastegiko langileak eta ikasleak kontzientziatzea, energia eta lehengaien kontsumoari dagokionez dituzten ohiturak aldatzeko aukera azter dezaten. 

Helburu horiek lotura zuzena dute 2030 Agendako ondoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 7. GIH (Energia eskuragarria eta iraunkorra); 12. GIH (Kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak) eta 13. GIH (Klima aldaketaren aurka egiteko neurriak).

Plana

Prozesu hau abiarazteko, ekintza taldeak lehen auditoretza egin du, eta energia elektrikoaren kontsumoa aztertu du, baita informatika gelako, ikasgeletako eta gune komunetako ekipoena ere.Halaber, mugikortasunari buruzko inkesta bat egin da, ikastegian ikasi edo lan egiten dutenen ohiturak zehazteko.

Egindako lehen lanei jarraipena emateko, ekintza taldeak –bi irakasgaitako ikasleak baturik, hau da, Gizarte Hezkuntzako Graduko “Garapen Jasangarrirako Hezkuntza” eta Lehen Hezkuntzako Graduko “Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan” irakasgaietakoak– sentsibilizazio kanpaina bat egin du gizarte sareetan landutako bi gaien inguruan: energia elektrikoaren kontsumoa  eta mugikortasuna.

Ekintza taldea

Taldeak ondokoak biltzen ditu: ikastegiaren dekanotzako langileak, irakasleak eta ikasleak.

Reactívate+ programa bi irakasgaitan sartu da: Gizarte Hezkuntzako Graduko “Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza” eta Lehen Hezkuntzako Graduko “Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan I”.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Hezkuntza Fakultatean. Harremanetarako informazioa

  • Unai Ortega Lasuen
    Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea.
    Posta-e: unai.ortega@ehu.eus
  • Maria Arritokieta Ortuzar Iragorri
    Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea
    Posta-e: arritxu.ortuzar@ehu.eus

REACTIVATE-GALERIA-Facultad-Educacion-Bilbao

Kartelak