REACTIVATE-Facultad-Farmacia-2019-2020

Farmazia Fakultatea

2019-2021 ikasturtea

7, 9, 11,12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUren Farmazia Fakultatea, 2019/20 ikasturteaz geroztik, Berraktibatu+ programan parte hartzen ari da "paper hondakinak eta energia kontsumoa" gaian.

Helburuak

  • Ikastegiko eremu ezberdinetan paperaren erabilera murriztea, berrerabilpena eta gaikako bilketa sustatzea eta fakultateko energia kontsumoa murriztea.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 7. GIH (energia eskuragarria eta ez kutsagarria), 9. GIH (industria, Berrikuntza eta azpiegitura), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorreak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Plana

Prozesu hori hasteko, 2019-2020 ikasturtean ekintza taldeak lehendabiziko auditoria bat egin du, gaur egun kontsumitzen den paper kopurua ezartzeko, kudeaketaren inguruko ohitura negatiboenak zein diren jakiteko eta fakultateko kontsumo elektrikoa ezagutzeko.

2020-2021 ikasturtean garatutako ekintzen artean, paperaren kudeaketa hobetzeko bideratuta dauden difusio eta komunikaziokoak nabarmentzen dira. Zehazki, fakultateak duen paper-kontsumoak, zuhaitzak mozteari dagokionez, ingurumenean duen eragina islatzen duten kartelak egin dira, eta sareetan eta abarretan zabaldu. Era berean, inkesta-motako erronka bat sortu da fakultateko erabiltzaileek 7 paper-kaxaren pisua asma dezaten (fakultateko 3 eguneko batez besteko kontsumoa), zozketa batean parte hartuz.

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Jarduerak

Farmazia Fakultateak erronka bat planteatzen du. Paperezko dorre bat eraiki dute ikastegian hiru egunetan egin ohi den batez besteko kontsumoaz eta hallean jarri dute. Jakingo al zenukete kalkulatzen dorrearen masa zehatza gramotan?

Paperezko dorrea.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Farmazia Fakultatean. Harremanetarako Informazioa

Irudia