Berrikuntza, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzak garatutako protokoloa

Hautazko kredituak aitortzea egindako boluntariotza jarduerengatik

UPV/EHUk 2012ko maiatzean Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegia onartu zuen. 11. artikuluan dio UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek elkartasuneko eta lankidetzako jardueretan aritzeagatik kredituak aitortzea eskatu ahal izango duela, eta gehienez ere ikasketa planeko 6 kreditu lortu ahal izango dituztela, ikasturte bakoitzean gehienez ere 3, eta jardun horretan emandako 30 orduko kreditu bat aitortuko zaiela. Bestalde, dio, kredituak aitortzeko beharrezkoa izango dela boluntariotza jarduerak Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak babestutakoak izatea.

1. Elkartasuneko jarduerak

Boluntarioei buruzko Euskal Legeak (17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa) 2. artikuluan boluntario lanaren kontzeptua zehazten du, eta horren arabera, pertsona fisikoek aurrera eramandako interes orokorreko ekimen multzoa da boluntariotza, ekimen horiek honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Norberaren probetxurako ezer lortzeko asmorik gabekoak izatea eta elkartasunak bultzatuak izatea.
  • Borondatezkoak eta askatasun osoz eginak izatea; arrazoia lan-, funtzionariotza edo merkataritza-harremana ez izatea, ez eta obligazio pertsonala edo betebehar juridikoa ere.
  • Irabazi asmorik ez duten erakundeen bidez eta programa edo egitasmo zehatzei jarraiki eginak izatea.
  • Ordainsaririk gabeak izatea.
  • Ordaindutako zerbitzu profesionalak inolaz ere ez ordezkatzea.

Lege horren beraren arabera, interes orokorreko ekimenak dira gizartearen edo pertsonaren onerako lan egiteko konpromisoa dutenak, esparrua edozein dela ere: gizartea, komunitatea, hiria, kultura, garapena, ingurugiroaren babesa edo antzekoa.

Legearen ondorioetarako ez dira boluntariotza izango erakundeetatik kanpo une jakin batean edo noizean behin famili kontuengatik, adiskidetasunagatik, on egiteagatik edo auzoko bizikidetasun onak bultzatuta egindako borondatezko ekintzak.

Elkartasuneko jarduerak banaka edo taldean egin daitezke. UPV/EHUk ikasleak jarduera horiek taldean egitera bultzatu nahi ditu ekintza autogestionatuen bidez, gizarte erakundeekin lankidetzan edo campusean bertan.

2. Boluntario lanerako erakundeak

Mota honetako jardueren bidez kredituak aitortu ahal izateko, jarduera horiek zenbait baldintza betetzen dituzten erakundeetan egin behar dira, horrela bada.

Boluntario laneko erakundetzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan fundazio eta elkarteei dagokien erregistroan behar bezala erregistratuta egonik interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak garatzen dituztenak, eta, betiere, ondoko baldintzak betetzen badituzte:

  • Boluntarioaren estatutua eratua izatea eta boluntarioen arretarako plan bat;
  • Asegurua kontratatua izatea, erantzukizun zibilekoa eta istripuetarakoa, horren bidez boluntarioa babestuta egon dadin;
  • Konpromiso idatzia sinatzea erakundeak eta boluntarioak;
  • Boluntarioari lanak egiaztatzeko agiria ematea, kredituak aitortze aldera.

3. Elkartasun jardueretan hasi aurretiko prestakuntza

Programarako nahitaezkoa da ikasleari boluntario lanen arloko eta partaidetza sozialari buruzko prestakuntza ematea gizarte erakundeetan edo garapenerako lankidetza erakundeetan lan horietan hasi aurretik.

Horretarako boluntariotza eta gizarte partaidetzari buruzko ikastaro berezia egin behar du UPV/EHUk lankidetza eta garapenerako hezkuntzaren arloan antolatzen dituen ikastaro monografikoetan.

4. Elkartasun jarduerak egiteko prozedura

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/boluntariotzarekin-bat

UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzak programatik baztertuko ahal ditu programaren arautegiari loturik bere egindako konpromisoak justifikaziorik gabe beteko ez lituzketen ikasleak.

 

Informazio gehiago: iraunkortasuna@ehu.eus