CAMPUS-BIZIA-LAB-2026-2027

CBL 2026/27: Hamargarren edizioa

Campus Bizia Lab deialdia honako lan taldeei zuzenduta dago: unibertsitatearen beraren iraunkortasunaren erronka baten inguruan proiektuak jorratu eta EHUagenda 2030ko helburuei erantzuten dieten  diziplinaz haraindiko lan talde multikoletiboei. Irakasle batek koordinatzen du lan taldea. Onartutako proiektuekin 2026ko urria-azaroan hasi ahalko da eta 2027ko urriaren 31a baino lehen amaitu beharko da.