Carga y Descarga de Mercancías Peligrosas

Merkantzia arriskutsuen zamalanak

Merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzen dituen enpresa orok edo garraio horiekin lotutako ontziratze, betetze edo zamalanak egiten dituztenek segurtasun aholkulari bat izendatuko dute, eta garraioko eta zamalanetako jarduera horiek berezkoak dituzten pertsona, ondasun edo ingurumenerako arriskuen prebentzioan laguntzeaz arduratuko da. Pertsona hori ADRko 1.8.3 atalean eta 97/2014 Errege Dekretuaren V. kapituluko 27. artikuluan zehaztutako betebeharrak eta funtzioak egiteaz arduratuko da.

Lege errekerimendu horri erantzuteko, UPV/EHUk lehiaketara aterako du Segurtasun Aholkularitzako zerbitzua, agintari eskudunak baimendutako kanpoko enpresa batekin:  CONSEUR 2000. Zerbitzuaren baldintzak Unibertsitatearekin egindako kontratu batean zehazten dira.

Aholkularitzako eta txostenak eskatzeko harremanetarako datuak:

Gure unibertsitatean hondakinak ekoizten dituzten zentro batzuetan, sortutako hondakinen bolumenaren arabera, hainbat egiaztapen egin behar ditugu hondakin horiek garraiatuko dituzten ibilgailuarekin eta gidariarekin lotutako dokumentazioaren arloan, ibilgailu horren ekipamenduaren egoeraren arloan eta zamalanen prozesuak gauzatzen diren baldintzen arloan. Prozesu horri check-list edo zamaren egiaztapena deitzen diogu.

Egiaztapen horiek egin behar dituzten UPV/EHUko zentroak hauek dira: Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Vitoria-Gasteizko Farmazia Fakultatea eta Donostiako Kimika Fakultatea.

Zeregin hori egin behar duen zentroko pertsonak dokumentu honetan adierazitako jarraibideei jarraitu beharko die: