Atzerriko ikasleek ostatu eta mantenurako laguntzen deialdia

2018/2019 ikasturtea

Lankidetza hitzarmena, Bilboko Udalaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen artekoa, UPV/EHUn ikasen duten atzerriko eta nazioarteko babesaren eskatzaile edota onuradun diren ikasleei ostatu eta mantenua diruz laguntzeko.

Bilbon bizi diren ikasleak aurkez daitezke deialdi honetara, baldin eta baldintza hau ere betetzen badute:

  • UPV/EHUn, 2018/19 ikasturtean, graduko ikasketak egiten ari diren nazioarteko babesaren ikasle eskatzaile edo ikasle onuradunak.
  • UPV/EHUrekin hitzarmena izan eta Bilboko Udalaren garapenerako lankidetzarako IV. Plan Gidariak lehenetsitako herrialdeetako unibertsitateetatik etorri  (Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Honduras eta Peru) eta UPV/EHUn, 2018/19 ikasturtean, graduko ikasketak egiten ari diren ikasleak. 

Diru laguntza hauetarako, 10.000 € ematen ditu Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak.

Deialdian jasotzen denez, hiru esleipen egingo dira (programako kreditua agortu arte), 2019ko urtarrilean, apirilean eta ekainean, hurrenez hurren.

Informazio gehiago: