Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak antolatutako ekitaldi iraunkorrak

Erronka Garbia

Iraunkortasuneko Zuzendaritzatik ekitaldien diseinuan eta garapenean ingurumen irizpideak integratzearen aldeko apustua egiten dugu, “Erronka Garbia” proiektuak sustatu bezala, alegia. Integrazio horrek, ingurumenaren babeste logikoaz gainera, hainbat onura eskaintzen dizkie erakunde antolatzaileei eta, aldi berean, legatu positibo bat uzten du parte hartzaileentzat eta horretan sartuta dabiltzan eragileentzat.

Zer da ERRONKA Garbia?

 “Erronka Garbia” Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri bat da, ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen neurriak txertatzen dituzten ekitaldiei aitortza emateko baliatzen dena.

 “Erronka Garbia” proiektuaren helburua da ekitaldietara joaten direnak eta haiek antolatzen dituztenak kontzientziatzea, ekitaldi jendetsuei lotutako inpaktu negatiboak arintzeko, hartara, inguruneari ahalik eta inpakturik gutxiena eragingo dioten ekitaldiak egiteko.

UPV/EHUk antolatutako lehen ekitaldi iraunkorra ingurumenaren aldetik

“Erronka Garbia” Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri bat da, ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen neurriak txertatzen dituzten ekitaldiei aitortza emateko baliatzen dena.

 “Erronka Garbia” proiektuaren helburua da ekitaldietara joaten direnak eta haiek antolatzen dituztenak kontzientziatzea, ekitaldi jendetsuei lotutako inpaktu negatiboak arintzeko, hartara, inguruneari ahalik eta inpakturik gutxiena eragingo dioten ekitaldiak egiteko.

  • Ekitaldia garraio publikoaren sarean integratutako tokian egitea, aurrezpen eta eraginkortasun energetikorako neurriak hartuta
  • Joan-etorriak egiteko motorrik gabeko bitarteen eta/edo ‘Eco’ edo ‘zero emisioak’ izeneko ibilgailuen sustapena 
  • Hondakinak sortzeari buruzko prebentzioa eta haien gaikako bereizketa
  • Birziklatutako materialen eta material birziklagarrien erabilera 
  • Biodibertsitatearen eta tokiko ingurumen aberastasunaren sustapena 
  • Catering-eko kontratazioa ingurumen irizpideak eta irizpide sozialak kontuan hartuta
  • Gizarte bazterketa arriskuan dauden taldeen antolakuntzarekiko integrazioa
  • Genero berdintasunaren sustapena batzorde zientifiko eta antolatzaileetako hizlari eta kideei begira

Informazio gehiago nahi izanez gero RED-U 2017an inplementatutako praktika onei buruz (ireki leiho bat),  (Abre una nueva ventana)sakatu (pdf ,2,6 Mb).

 “Erronka Garbia”rekin bat egin!

UPV/EHUren Iraunkortasuneko Zuzendaritzatik animatu egiten zaituztegu bat egin dezazuen ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko ekitaldiekin eta gure sostengua eskainiko dizuegu antolatu nahi dituzuen ekitaldiak ingurumen giroaz blaitzeko.