Eskuliburua: Energia-jardunbide egokiak

Energia-jardunbide egokiak

Irudia

1. Etxetik irten aurretik erreparatu eguraldiari, arropa egokia eramateko.

2. Igogailua behar-beharrezkoa denean bakarrik erabili. Erabiliz gero, saia zaitez lagun gehiagorekin joaten, erdi hutsik joan ez dadin.

3. Propio prestatutako ikasteko guneak erabili. Ez zaitez hutsik dauden geletan sartu.

4. Erradiadoreen giltzak erabili kalefazioa erregulatu eta zure beharretara egokitzeko.

5. Libre utzi erradiadoreak tenperatura ondo banatzen dela bermatzeko.

6. Abisua eman zentroan erradiadoreak purgatu ditzaten, aire-zaratarik entzuten baduzu.

7. Neguan, egun eguzkitsuetan, ireki gortinak beroa sar dadin, eta, udan, itxi itzazu beroa sar ez dadin.

8. Behar-beharrezkoa duzuna bakarrik inprimatu; ortografia-zuzenketak egiteko, erabili testua berrikusteko aukera.

9. Bileretarako ez inprimatu dokumenturik, pdf formatuan bidali edo, bestela, dokumentu-kudeatzaileak erabili bileran izango direnei informazioa helarazteko.

10. Ez ezazu alferreko dokumentaziorik gorde; izan ere, datuak prozesatzeko eta biltegiratzeko zentroek (DPZ) energia asko kontsumitzen dute eta.

11. Erabili behar ez badituzu, itzali ekipo informatikoak eta elektronikoak (ordenagailuaren pantaila, inprimagailua, mikroskopioa…).

12. Erabili zure eraikineko gaikako zabor bilketa-puntuak (pilak, CDak, bulegoko materiala, papera, tonerra, tapoiak...). Lagundu dezagun ingurumena hobetzen.

13. Erabili ondoren, itxi txorrotak

14. Itzali erabiltzen ez diren argiak.

15. Zure erabakia da zein AZTARNA utzi nahi duzun unibertsitatean.