Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko XXIV. Mintegia

Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko XXIV. Mintegia

Mintegiaren proposamen politiko pedagogikoa

Irudia

Aurten, berriz ere, Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko mintegia antolatu dugu, XXIV. edizioan gaude jada.

Saioen bitartez, Trantsizio Ekosozialerako eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak ematea da mintegiaren planteamendua eta, aldi berean, eremu lokalean eta globalean dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sustatzea.

Hori lortzeko, mintegian unibertsitate-eremuko, Bizkaiko jendarte zibileko erakunde eta kolektiboen ordezkariak, nazioarteko lankidetza eta elkartasuneko espazioetan parte hartzen duten hainbat ordezkarik parte hartuko dute, parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiak dituzten saioak planteatuz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratzeko interesa duten edozein pertsonei zuzenduta dago, eta karrera zientifikoetako ikasleentzat interes berezikoak diren saioak eskainiko ditu, baldin eta Gradu edo Master Amaierako Lana Giza Eraldaketarekin lotutako arloetan egin nahi badute.

XXIV. edizioa 2023ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 6tik abenduaren 15ra, ostiral guztietako arratsaldeetan. Saio horiez gain, ibilbide ekologiko bat egingo da Artxandan zehar, Trantsizio Ekosozialerako Teknologien sesio praktiko bat eta ekonomia sozial eta solidarioko beste ibilbide bat Bilbon zehar, jardunaldietan landutako zenbait gai sakontzeko eta integratzeko.

Gizartea eraldatzeko eta pentsamendu kritikorako interesa duten esparru zientifiko-teknologikoko pertsonentzat prestakuntza-proposamena.

  • Parte hartzaile kopurua: 15
  • Iraupena: 3 hilabete
  • Dedikazioa guztira: 75 ordu (hautazko 3 ECTS kredituren baliokidea)
    • 28 ordu presentzial (16 aurrez aurrekoak eta 12 online)
    • online bidezko 12 talde lan ordu
    • 35 ordu banakako lan ez-presentzial
  • Ikastaroaren hizkuntza: gaztelera eta euskara (erraztasunak emango dira ulermen arazoak dituztenentzat)
  • Formatua: online (txangoak presentzial)
  • Irakasle taldea: Bizkaiko jendarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dute