Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko XXVI. Mintegia

Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko XXVI. Mintegia

Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko XXVI. Mintegiaren kartela

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI) erakundeak, EHUrekin batera, Garapen, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko Mintegia antolatu du Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetako Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektuaren esparruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, mintegiaren planteamendua Trantsizio Ekosozialari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea da, eta dauden desberdintasunen panoramaren gaineko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta problematikak barne, bai Hegoalde Globala deritzon herrialdeetan, bai Ipar Globalean.

Garapenerako lankidetzarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago ikastaroa, eta interes bereziko saioak izango ditu Gizarte Eraldaketari lotutako esparruetan Gradu Amaierako Lana egin nahi duten karrera zientifikoetako ikasleentzat.

XXVI. edizioa 2025. urteko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 3tik azaroaren 28ra, ostiral guztietako arratsaldeetan. Saio horiez gain, irteera bat egingo da, jardunaldietan landutako gaia sakontzeko.

  • Iraupena: Urriaren 3tik azaroaren 28ra arte
  • Izen-emateak: Urriaren 1ra arte
  • Parte hartzaile kopurua: Plaza kopuru mugatua izen emate ordenaren arabera
  • Formatua: Online + Tailerak + Txangoak
  • Hautazko kredituak

Arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: info.bilbao@euskadi.isf.es