Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH)

GEEH-en kudeaketa

GEEHak kentzeko eskatu baino lehen, egiaztatu behar da kasuan kasuko ekipoak ez duela deusetarako balio eta baja eman UPV/EHUren inbentarioan.

Behin inbentarioan baja emanda, hiru aukera dago horien gestionatzeko. Honako hauek dira GEEHak gestionatzeko aukerak:

  1. Denda edo enpresa hornitzaileari itzuli. Oso maiz jasotzen dituzte GEEHak mota bereko beste HEE bat erosterakoan (hozkailu zaharra – izozte kutxa),
  2. Garbigune gertuenera eraman eta bertan utzi, edo
  3. GEEHen kudeaketa egiteko baimena duten enpresen esku utzi.