RAEE-Empresa-gestion-autorizada

Kudeaketa enpresa baimendua

INDUMETAL RECYCLING, S.A. gestio enpresa baimenduak dohainik eta multzo handitan eramaten ditu UPV/EHUn sortutako GEEHak. Enpresa honek ingurumen baimena du, Euskal Gobernuaren Ingurumen sailak emana, GEEHak balioztatu eta tratatzen jarduteko.

UPV/EHUn sortu eta INDUMETAL enpresaren bidez gestionatzen diren GEEHak honako talde handi hauetan multzoka daitezke:

  • Tamaina handiko hondakinak (> 100 kg).
  • Etxetresna elektriko txikiak.
  • Monitoreak.
  • Ekipo eta material informatikoa.
  • Aurreko taldeetan sartu ez diren bestelako GEEHak.

GEEHa eramateko prozedura eta dokumentuen kudeaketa

  1. GEEHak INDUMETAL RECYCLING enpresaren bidez eramateko eskaria egiteko, Iraunkortasuneko zuzendaritzaren webgunean den formularioa erabili behar da. Hondakinak sortzen dituzten ikastegietako bakoitzean bana arduradun dago eskariok egiteko. Galdetu prozedura zehatza zein den zure ikastegiko administrazioan.
  2. Hondakinak eramateko eskaria egin eta gero, ikastegi bakoitzeko eskatzaileari eskaria jaso delako abisua emango zaio posta elektronikoaz, formularioan adierazitako helbidean. Gero, arduradunak noiz eta, gutxi gora behera, zer ordutan jasoko du.
    OHARRA: Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak urtero bilketa masiboa antolatzen du campuseko ikastegi, atal eta eraikinetarako. Bilketa hau ekain-uztailean egin ohi da.
  3. Hondakinak eramaterakoan, ikastegi edo saileko arduradunak sinatu behar du eramate agiria eta eskaneatuta bidali posta elektronikoak UPV/EHUko hondakinen teknikariari (isaac.barrio@ehu.es – T.: 943 018 164).
  4. Azkenik, INDUMETAL enpresak jakinaraziko dio UPV/EHUri jasotako hondakinen pisua kilogramotan eta hondakin hauen ezabatze agiria eman. Iraunkortasuneko zuzendaritzak artxibatuko ditu ziurtagiri hauek eta hondakin arriskutsuen urteko memorietan jasoko.

GEEHak gordetzeko edukiontziak:

INDUMETAL RECYCLING enpresak GEEHak egokiro biltzeko edukiontziak banatzen ditu halakorik eskatzen duten unibertsitate ikastegietan.

Honako hauek dira eska daitezkeen edukiontziak: KAIOLA 1,96m³ (135 x 174 x 110 cm) | GRG 1,2m³ (120 x 80 x 100 cm).

Edukiontziok aurreikusitako eramate data baino 45-60 egun lehenago eska daitezke, GEEHak bildu eta betetzen joateko.

Edukiontzien eskaria UPV/EHUko ikastegi edo eraikinetako administrazio arduradunek egingo dute UPV/EHUko hondakinak gestionatzeko teknikariaren bidez (isaac.barrio@ehu.eus; 943 018 164).