Berriak

‘Bizi kalitatea, ingurumena eta birziklatze ohiturak’ jardunaldia

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/28

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoak, azaroaren 22an eta 23an, ‘Bizi kalitatea, ingurumena eta birziklatze ohiturak’ jardunaldia jaso du. Jardunaldi hori Hondakinen Behatokiak, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR) testuinguruan.