Prestakuntza: Jatorri kimikoko hondakin arriskutsuak

Unibertsitateko sail edota irakaskuntza edo ikerketa laborategietan sortutako hondakinen zentro barneko kudeaketaz arduratzen diren langileek informazioa eta oinarrizko prestakuntza izan beharko dute hondakin arriskutsuei buruz oro har eta prestakuntza espezifikoa izan beharko dute beren lantokian zehazki sortzen diren hondakinei buruz; hartara, eskuratutako ezagutzak aplikatu ahal izango dituzte ikasleak zuzen trebatzeko eta hondakinei eta zentroko langileen segurtasunari buruz indarrean dagoen legedia betetzeko.

Helburu hori lortzearren, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren Iraunkortasun Zuzendaritzak, UPV/EHUko Ikasketa, Plangintza eta Langileen Prestakuntzarako Kabinetearekin batera, eta gure unibertsitateko hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresarekin lankidetzan (SITA SPE IBÉRICA), hainbat prestakuntza ikastaro antolatzen dira urtero hondakin mota horiek kudeatzen edota sortzen dituzten UPV/EHUko langileentzat.

 

Prestakuntza ekintzak: