Hondakinak Murrizteko Europako Astean 2021

UPV/EHUk Hondakinak Murrizteko Europako Astean parte hartuko du, Ekonomia Zirkularrean bi jardunbide egoki aurkeztuz

Irudia

Hondakinak Murrizteko Europako Astea (EWWR) duela 13 urtetik egiten da, hondakinen sorrera minimizatzeko jardunbide egokiak eta ekintza eraginkorrak partekatzeko topagune gisa.

Aurten (2021) azaroaren 20tik 28ra izango da, eta eskura ditugun baliabide materialen gehieneko aprobetxamenduan zentratuta dago, produktuen bizi-zikloa luzatuz. Goiburua “Komunitate zirkularrak” da.

UPV/EHUk aukera baliatu du Campus Bizia Lab (CBL) Programaren bi proiektu ezagutzera emateko: « ValResLAB » proiektua eta « BeCold » proiektua, hondakinak murriztea, produktuak berrerabiltzea eta materialak birziklatzeko estrategiak ardatz hartuta:

  • "ValResLAB" proiektua: laborategiko hondakinak balorizatzea, material zementosoen irakaskuntza-praktiken ondoriozko mortero-hondakinak berrerabiliz eta eraikuntza-arloan ekonomia zirkularraren beharraz kontzientziatuz ikasleak.

  • "BeCold" proiektua: olio-emultsioak ordezkatzea, taladrina gisa ezagutzen direnak, ebaketa-fluido gisa erabiltzen direnak makina-erremintekin, hozte kriogenikoaren erabilerarekin, instalazioen eraginkortasuna handitzeko ingurumenaren, osasungarritasunaren, garbitasunaren eta ekonomiaren ikuspegitik.

Informazio gehiagorako: https://ewwr.eu/esp/