ValResLAB

Laborategiko hondakinen balorizazioa

Ingeniaritzako graduetan egindako praktikak direla eta, denbora luzez laborategietan pilatuta geratzen diren hondakinak sortzen dira, eta horrek ondorio negatiboa du laborategien ohiko funtzionamenduan, baita geroago ingurumenean ere. Proiektu proposamen honen bidez, laborategiko praktiketan sortzen diren hondakinak berrerabili nahi dira. Gainera, praktikak egiteko materiala erosi behar da: zementua eta harea. Harearen kasuan, eraikuntzan azken aldiko joera da morteroak eta hormigoiak fabrikatzeko erabiltzen den harearen zati baten ordez eraikuntza eta eraispen hondakinen (EEH) harea birziklatua jartzea. Beraz, proiektu honen helburu nagusia da, batetik, zementuzko materialekin egindako praktiketako mortero hondakinak berrerabiltzea, eta, bestetik, ikasleak eraikuntzaren arloko ekonomia zirkularraren beharraz kontzientziatzea.

  • Koordinatzailea: Cristina Marieta Gorriti
  • Harremanetarako helbidea: cristina.marieta@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Gipuzkoako Ingenieritza Eskola
    • Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
  • CBL Programako edizioa: IV (2020/21)