Recursos-EDS

Iraunkortasunarentzako Hezkuntzako baliabideak

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako Munduko Ekintza Programa – Global Action Programme (GAP) bultzatzen du.Programa honek,Iraunkortasunarentzako Hezkuntzako (2005-2014) hamarkadari jarraipena ematen dionak, Iraunkortasunarentzako Hezkuntza sortu eta zabaltzea du xede eta garapen iraunkortasunarenzko aurrerapena azeleratzea.

Irudia

Iraunkortasunerako Hezkuntzak bere Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako Munduko Ekintza Programa gauzatzeko bide orrian bere burua ezartzen du kalitateko elementu integral eta garapen jasangarrirako eragile bultzatzaile gisa: lehentasunezko 5 ekintza arlo  ezartzen ditu planetan Iraunkortasunarentzako Hezkuntzaren Agenda bultzatzeko:

  1. Hezkuntza politikan aurrera egitea Iraunkortasunarentzako Hezkuntza integratuz.
  2. Praktika jasangarriak hezkuntzan eta ikaskuntza inguruneetan integratzea (estrategia instituzional globala).
  3. Hezitzaile eta prestatzaileen gaikuntza areagotzea.
  4. Gazteak ahaldundu eta mobilizatzea.
  5. Iraunkortasunarentzako Hezkuntzako programak toki eremuan zabaltzea komunitatean oinarritutako iraunkortasunarentzako hezkuntzako praktikak garatzeko.

 

Irudia

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak 2023an argitaratu zuen Directrices generales para la implementación de la sostenibilidad en instituciones de educación superior delakoaren helburua da jarraibide orokorrak ematea Goi-mailako Hezkuntza-Erakundeetako liderrek beren erakundeek Nazio Batuen 2030 Agendaren alde egiten dituzten ekarpenak sistematizatu eta maximiza ditzaten.

Irudia

Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak (UNECE) garapen jasangarrirako hezkuntzako gaitasunetan UNECE esparruari buruzko –UNECEren Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzarako Estrategiaren zati gisa garatua– lantegi batzuen praktikarako tresnak biltzen ditu Empowering Educators for a  sustainable future, United Nations Economic Commission for Europe argitalpenean.

Irudia

UNECEren beste agiri interesgarri bat Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzako Gaitasunen Esparrua da: Learning fort he Future: Competences in Education for Sustainable Development, United Nations Economic Commission for Europe.

Irudia

Erasmus University Educators for Sustainable Development (UE4SD) Proiektuak sortutako plataformak, zeinetan UPV/EHUren Iraunkortasuneko Zuzendaritzak esku hartu eta gai horri Europan ekin zion lehenengoa izan baitzen, honako baliabideak ditu: bibliografia, iraunkortasunerako hezkuntza inplementatzeko bideak eta tresnak, praktika egokien adibideak eta proiektuaren emaitza nagusiak.

 

Intereseko beste esteka batzuk

Toolbox – Learning for Sustainable Development, by the Royal Academy of Sciences, Sweden

Free online courses UN Sustainable Development Solutions Network