Red-interuniveritaria-voluntariado-ambiental

Ingurumen Boluntariotzaren eta Esperientzia Trukearen III. Jardunaldiak

Irudia

 

Salamancako Unibertsitateak antolatuta, Ingurumen Boluntariotzaren Unibertsitate arteko Sarearen (RIVA) jardueren parte dira, Partaidetza eta Boluntariotzako Lantaldearen proiektu bat.

Noiz eta non izango dira?

Partaidetza- eta bizikidetza-topaketa izango da, datorren 2022ko apirilaren 1, 2 eta 3an, Salamancako Almenara de Tormeseko Eko-Aterpetxean.

Nori zuzenduta dago?

Jardunaldiak ikasle boluntarioei zein unibertsitateko langileei bai AZP bai IIPei zuzenduta daude (boluntariotzako teknikariak, arlo horretako irakasle arduradunak, etab.). Ingurumen-boluntariotzako proiektuetan inplikazio-maila handiagoa edo txikiagoa duten pertsonak, dela lanekoak, dela proiektu horietan boluntario gisa parte hartzeko aukera ematen dutenak. 

Zenbat balio du?

Ostatu- eta mantenu-gastuak erakundeak estaltzen ditu.

Joan-etorrien gastuak ez ditu estaltzen.

Nola eman zure izena?

Aukera bikaina iruditzen bazaizue ingurumen-boluntariotzako esperientziak maila guztietan partekatzeko, aurkeztu zure hautagaitza web-formulario honen bidez.

UPV/EHUtik joango diren pertsonak jasotako eskaeren artean aukeratuko dira, honako irizpide hauen arabera:

  • Ingurumen-boluntariotzan esperientzia izatea
  • Ingurumenari buruzko prestakuntza
  • Jardunaldietan parte hartzeko motibazioa

 

Martxoaren 23ko 12: 00ak arteko epea duzue.