Partekatu kotxea Karosekin eta joan Unibertsitatera zuzenenan

Partekatu kotxea Karosekin eta joan Unibertsitatera zuzenenan – Bidaia zuzena campusera

EHUk, Unibertsitateko kide guztien eskura jarriko du autoa partekatzeko KAROS aplikazioa; helburua: unibertsitatera errazago joateko.

Karos aplikazioaren QR kodea
Deskarga ezazu Karos eta hasi partekatzen

Zergatik erabili Karos bidaiatzeko?

  • Gehiago aurrezteko: EHUk diruz laguntzen du ibilbidearen zati bat (0,90 € ibilbideko), Unibertsitateko guztiei, betiere EHUko helbide elektronikoarekin erregistratatuz gero.
  • Joan-etorrietarako aukera gehiago izateko: noizbait zure ohiko lagunak ezingo balu, antzeko ibilbideak dituen EHUko norbait aurkitu ahal izango duzu.
  • Aparteko pizgarri bat jasoko duzulako: Karos aplikazioan indarrean dagoen Energia Aurrezteko Ziurtagiriei (EAZ) esker, autoa partekatzeak eta zure karbono-aztarna murrizteak sari izango du.

Campusa: Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera

Zalantzarik izanez gero, edo informazio gehiago biltzeko: iraunkortasuna@ehu.eus

 

Bidaien adibideak

110 km-ko bidaia: Donostia → EHU Leioa  

  • Gidariak jasoko lituzke 11,30 €. 
  • Bidaiariak 9,80 € ordainduko lituzke. 

90 km-ko bidaia: Gernika → EHU Donostia * 

  • Gidariak jasoko lituzke 7,30 €. 
  • Bidaiariak 5,80 € ordainduko lituzke. 

100 km-ko bidaia: Azpeitia → EHU Araba* 

  • Gidariak jasoko lituzke 7,80 €. 
  • Bidaiariak 6,30 € ordainduko lituzke. 

30 km-ko bidaia: Laudio → EHU Leioa * 

  • Gidariak jasoko lituzke 3,30 €. 
  • Bidaiariak 1,80 € ordainduko lituzke. 

*Autopista edo peaje gasturik balitz ibilbidean, gidariak hartuko luke bere gain