CBL-2022-2023-Nasa Yuwe 23

Nasa Yuwe 23

Irudia

Aldaketarako Hezkuntzari bideratuta dagoen egitasmo honetan UPV/EHUko irakasle, Administrazio lankide eta ikasleez gain, Colombiako Toez Caloton bizi diren Nasa herriko kideen arteko elkar lana eta parte hartzea bultzatzen da. UPV/EHUko ikasleengan arreta jarrita bultzatuko da egitasmoa, haiek izango baitira eragile aktiboak Komunitate Hezkuntzaren bidez elkartasunean eta kooperazioan, Nasayuwe hizkuntzari eta honen erabilerari bultzada emango diotenak. Komunitate Hezkuntza hau sostengarritasunean, diziplinartekotasunean eta kooperazioan oinarrituko da. Colombian dagoen Toez Calotoko Herri Komunitatean, Casa de la Lengua erakundearen, Caucacako Unibertsitatearen eta UPV/EHUko eragile hezitzaileen arteko elkar lana proposatzen da. Egitasmoak inplikaturik dauden ikasleen irakaste eta ikaste prozesuetan eragina izango du, informazioa eta lan komunitarioa elkar trukatuz. Ikasleek euren curriculumean dituzten ikasgaietan landu beharreko ezagutzak jorratuz. Batzuetan, Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako lanak buruko dira.

Gogoan hartuta Aldaketarako Hezkuntzarentzako suposatuko duen erronka hezitzailea handia dela, Toez Calotoko komunitatean dagoen Casa de la Lengua erakundearekin egin nahi diren elkar trukaketetan honako helburuak dira:

- Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleriaren inplikazioa lortu nahi da Garapenerako Heziketarekin, Sostenigarritasunerako Hezkuntzarekin eta Hezkuntza Komunitarioarekin duen harremanean.

- Toezeko Erresguardokoaren ezagutzan, euskarazko elkar lanean eta komunikazioan trebatzea UPV/EHUko ikasleria.

- Nasa yuwe hizkuntzan eta kulturan oinarritutako edukiak garatuz komunikazioa suspertzea sortuko diren materialen bidez. Materialok nasa yuwera itzultzeko asmoa dago. Honako arlo kurrikularretan oinarrituko dira proposatzen diren lanok: Ikastetxearen Hizkuntza Egitasmoa, Ahotsaren Hezkuntza eta Kantua, Hezkuntzaren Teoria eta Historia, eta, Ekologia.

- Nasa yuwe lantzeko, ikasteko eta komunitatean erabiltzeko, ekintza hezitzaile eta didaktikoak jasoko dituen Katalogoa osatzeko helburua dago, zeinetan diziplinen arteko ezagutzak trukatuz, Komunitatearen Hezkuntza indartu eta suspertuko diren.

- Katalogoa ere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) ikuspegi teorikoan oinarrituko da.

 

  • Koordinatzailea: Amelia Benito del Valle Eskauriaza
  • Email: amelia.benitodevalle@ehu.eus
  • Inplikatutako Zentroak:
    • Bilboko Hezkuntza Fakultatea
    • Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Bizkaia)
  • Programaren Edizioa CBL: VI (2022/23)