CBL-2022-2023-PIZTU

PIZTU proiektua: Ikasleen zailtasunak trebatu eta ulertu

Irudia

Proiektu honen helburu nagusia, 2030eko agendarekin bat eginez, hasteko, EHUko medikuntza, psikologia, ingenieritza, Bilboko Hezkuntza eta Donostiko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatetan, zailtasunak dituzten ikasleek jendartean duten inklusio maila ezagutzea da premiak detektatzeko hasierako fase batean eta ekintzak proposatzeko hurrengo fase batean.

Zailtasunez hitz egitean, zaurgarriak diren talde desberdinez ari gara. Hots, talde kaltetuetan bizi diren ikasleak, desgaitasunen bat duten ikasleak edo buru-nahasteren bat dituzten pertsonak sartzen dira talde hauetan. Bestalde, osasunaz gain bestelako faktoreak hartuko dira kontutan ere, jatorria, kultura edo sexu-generoa esaterako.

Askotan pertsona hauek estigmatizazioa edo autoestigmatizazioa jasaten dute desberdintasun bat izateagatik, eta unibertsitatean beraien inklusioa bermatzea beharrezkoa da. Proiektu honen bitartez, gaur egun lau fakultate hauetan dagoen inklusio errealitatea ezagutu nahi da alde batetik, eta pertsona hauen inklusiorako ekintzak eta proiektuak bultzatu nahi dira bestetik. Horretarako, proiektuan ikasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, irakasleek eta EHU-tik kanpoko entitatetako langileek parte hartuko dute modu aktiboan. Talde motorra anitza izango da talde lana modu interdiziplinarrean aurrera eramateko.

Hasteko, gaur egungo errealitatearen ikerlana egingo da, ondoren pertsona hauen egoera hobetzeko proposamenak jasoko dira talde- eztabaiden bitartez, eta metodologia aktiboak erabiliz. Azkenik ekintza desberdinak zuzenduko dira pertsona hauen inklusioa bermatzeko eta estigmatizazioa saihesteko. Modu honetan EHUko GIH 10 “Desberdintasunak murriztea” erronkari eutsiko zaio non pertsona guztien inklusioa sustatzen den. Helburu honekin lotuta, zeharka beste GIH batzuk ere landuko dira hala nola GIH 3 “Osasuna eta Ongizatea”; GIH 4 “Kalitatezko Hezkuntza” eta GIH 5 “Genero Berdintasuna”. Proiektu berritzaile hau pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekn martxan jarri nahi da komunitatean eragina izan dezan bai unibertsitatean eta bai gero gizarte mailan ere.

  • Koordinatzailea: Naiara Ozamiz Etxebarria; Idoia Legorburu
  • Harremanetarako helbidea: naiara.ozamiz@ehu.eus; idoia.legorburu@ehu.eus 
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Bilboko Hezkuntza Fakultatea
    • Medikuntza Fakultatea
    • Bilboko Ingenieritza Eskola (Bizkaia)
    • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
    • Psikologia Fakultatea (Gipuzkoa)
  • CBL Programako edizioa: VI (2022/23), VII (2023/24)

 

Ekoizpen zientifikoa