UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Zure osasunagatik, mugi zaitez modu jasangarrian" lelopean

Cartel

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau Zure osasunagatik, mugi zaitez modu jasangarrian" lelopean, hiru campusetan jarduera presentzialak eta online jarduerak martxan jarriz.

 

Jarduera presentzialak

 

BIZKAIKO CAMPUSA

Ibilbidea oinez Arboretumean zehar

  • Eguna: Irailaren 16a
  • Lekua: 11:30: via Julia, Bizkaiko pasealeku geologikorako sarbidea; 12:30: Arboretumeko anfiteatroa (https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/arboretuma)
  • Ordua: 11:30tik 13:30era (11: 30ean: Geologiako taldearen irteera; 12: 30ean: Biologiako taldearen irteera)

Ibilbidea honela banatuko da:

  • Ibilbide geologikoa, Xabier Murelaga irakasleak gidatua, Bizkaiko geologia eta bertako arroka adierazgarrienak ezagutzeko. Arroka hauen historiak gure paisaia 215 milioi urtetan nola aldatu den ezagutzeko aukera emango digu.
  • Ibilbide biologikoa, Javier Loidi irakasleak gidatutako ibilbidea Arboretuma osatzen duten zuhaitz eta zuhaixken bilduma eta Helosziametroa edo antzinako tresna astronomikoa ezagutzeko, eta baso atlantikoaz, urtegiko uretako espezie edo hegaztetaz gehiago jakiteko.

Izena emateko (leku mugatuak)

 

Bizipunturen inaugurazioa (BFA)

  • Data: irailak 17
  • Lekua: Liburutegi Nagusiaren kanpoaldea, Via Aemilia ondoan
  • Ordua: 11:00

 

Formula student auto elektrikoaren erakusketa

  • Eguna: Irailaren 22a
  • Lekua: Mikel Laboa Plaza
  • Ordua: 11:00etatik 14:00etara

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak sortutako Formula motako monoplaza elektrikoaren erakusketa, Silverstoneko eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan egiten diren nazioarteko Formula Student ekitaldietan mundu osoko 100 unibertsitate baino gehiagoren kontra lehiatzeko diseinatua.

 

Bizikleta elektrikoaren erakusketa

  • Eguna: Irailaren 22a
  • Lekua: Mikel Laboa Plaza
  • Ordua: 11:00etatik 14:00etara

 

ARABAKO CAMPUSA

Ibilbidea bizikletaz

  • Eguna: Irailaren 21a
  • Lekua: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
  • Ordua: 11:30ean

Hezkuntza eta Kirol Fakultatetik Eskibelerainoko ibilbidea (Armentiatik) bizikletaz, interes paisajistikoa eta ekologikoa duten lekuetan barna. Xedea da mugikortasun jasangarria sustatzea. Ibilbidea egiteko bidegorriak erabiliko dira.

Izena emateko (leku mugatuak)

Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea

  • Eguna: irailaren 22
  • Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kalea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa)
  • Ordua: 12:30etik 14:30era

Stand bat jarriko da aire zabalean, karpa baten pean. Euren bizikleta eraman ahalko dute interesa duten guztiek, mekanikariek bi gurpildun ibilgailuen diagnostikoa egin dezaten. Standean erremintak egongo dira, nahi dutenek euren bizikletetan doikuntza sinpleak egin ditzaten. Halaber, informazioa emango da bizikleten erregistro boluntarioari eta argiztapen gailuei eta lapurreten aurkako gailuei buruz.

 

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Bizikleten tailerra

  • Eguna: irailaren 21a eta 22a
  • Lekua: Ignacio Mª Barriola Zentroko arkupeetan irailaren 21an, eta Oñati Plazan,

    Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen ondoan, irailaren 22an

  • Ordua: 10:00etatik 14:00etara

Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.

Online jarduerak

Webinar: "Zure osasunagatik mugi zaitez modu iraunkorrean" [gaztelaniaz]

  • Eguna: irailak 16
  • Ordua: 9:30-13:30

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako Ministerioak elkarrekin antolatua.

Izen-ematea

 

Webinar: "Mugikortasun sostengarria: emakumean eta bizikleta eta genero alderdiak" [gaztelaniaz]

  • Eguna: irailak 21
  • Ordua: 16:00

COVID-19 pandemiak egungo mugikortasun paisaia aldatu du, eta bizikletaren erabilera handitu egin da hainbat hiri eta herrialdetan. Zehazki, Donostian gertatzen diren eguneroko bidaietan % 26ko igoeraren berri eman da, emakumeen portzentajea % 38koa izanik. Genero eta portaerazko elementu ugari daude, testuinguruko beste elementu batzuekin batera, genero banaketa orekatuago bat nola lortu eta mugikortasun iraunkorragoa finkatzeko modua ulertzen lagun dezaketenak.

Izen-ematea

 

Argazki lehiaketa

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako jantzi bat (kirol jertsea edo haizetik babesteko jertsea) jasoko dute.

https://www.instagram.com/upvehu_gara/

 

UPV/EHUn mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Zure campusa aukeratu eta UPV/EHUko mugikortasun iraunkorrari buruzko 5 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen zozketan sartuko zarete.

https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1884