Errealitateak eraldatuz: Unibertsitatea eta Komunitatea, hezkuntza Gradu Amaierako Lanetako (GAL) Ikaskuntza-Zerbitzuaren (IZ) bitartez humanizatzeko xedearekin lanean

Umeak eskola-baratzean (3, 4, 5, 16,17 garapen iraunkortasunerako helburuak)

Proiektu hau UPV/EHUko IkHezi ikerketa taldeko kide diren zenbait irakasleren ekimena da: GALak egiteko IZ erabiltzeko konpromisoa hartu dute.

Hiru helburu bilatzen dituzte: 1) ikasleak beren gizarte errealitatearekin konprometi daitezen, hezkuntza testuinguruetako egunerokotasunaren konplexutasuna ezagut dezaten eta ekintza xede duten ikerketarako eta hausnarketarako gaitasunak gara ditzaten, unibertsitatearen Plan Estrategikoak dioenarekin bat; 2) Prestakuntza Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuei era esanguratsuan lotzea, bai eta MIKD Hezkuntza Ereduarekin bat doan irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat proposatzea ere; eta 3) Unibertsitatearen eta Komunitatearen arteko zubien eraikuntza bultzatzea, gizartearen eta proiektuan parte hartuko duten eragile guztien eraldatzea sustatuz.

  • Koordinatzailea: Elena López de Arana Prado
  • Harremanetarako helbidea: elena.lopezdearana@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
    • Ramon Bajo Ikastetxea
    • Arabako Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroak
  • CBL Programako edizioa: II (2018/19) eta III (2019/20)

 

Ekoizpen zientifikoa