Unibertsitateko elikadura intuitiboaren ebaluazioa: elikadura-iraunkortasunetik abiatuta, ikasleen ongizatera hurbiltzea
Proiektu honen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikasleek elikadurarekin duten harremana ebaluatzea da, Intuitive Eating Scale-2 eskala baliozkotua eta kulturalki egokitua aplikatuz. (Tylka & Kroon Van Diest, 2013; Martín-Payo et al., 2020).
Unibertsitatearen testuinguruan, ikuspegi horrek garrantzi berezia hartzen du. Hainbat azterlanen arabera, ikasleak elikadura-jokabide disfuntzionalak garatzeko arrisku handia du, estres akademikoaren, presio estetikoaren, elikagai ultraprozesatuekiko esposizioaren eta modu kontzientean jateko denbora faltaren ondorioz. (Bennett et al., 2019).
Elikadura intuitiboa janariarekiko harreman osasungarria eta errespetuzkoa sustatzen duen proposamen ez-dietetikoa da, gosearen eta asetasunaren barne-seinaleak entzutean, gorputza onartzean eta dietaren kultura arbuiatzean oinarritzen dena. 90eko hamarkadan Evelyn Tribolek eta Elyse Reschek garatu zuten, eta ikuspegi hori hainbat azterlanek babestu dute, osasun fisiko eta mentaleko onurekin, gorputzaren gogobetetze handiagoarekin eta elikadura-jokabidearen nahasmendu-arrisku txikiagoarekin lotzen dutenak.
Unibertsitate Osasungarriaren estrategiaren barruan elikadura intuitiboa aztergaitzat hartzeak arrisku horiei prebentzioz heltzea ahalbidetzen du, ongizate emozionala, autonomia pertsonala eta elikagaien iraunkortasuna sustatuz. Ikasleen komunitatean duten presentzia ebaluatzea lehen urratsa da beharrak identifikatzeko, unibertsitateko osasun-politikak bideratzeko eta esku-hartze egokituak diseinatzeko, elikadura-ingurune osasungarriagoak, bidezkoagoak eta gorputz-aniztasuna errespetatzen dutenak bultzatzeko.
- Koordinatzailea: Idoia Zarrasquin Arizaga
- Harremanetarako emaila: idoia.zarrazquin@ehu.eus
- Inplikatutako zentroak:
- CBL Programako edizioa: IX (2025/26)