UPV/EHUko instalazio erradioaktiboak - IRA

Instalazio Erradioaktiboek funtzionamendu baimen bat behar dute, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eman ohi duena, edo Autonomia Erkidegoko dagokion sailak, baldin eta gai honetako eskumenen jabe bada. Baimen horrek zehazten du zer material erradioaktibo erabil daitekeen.

IS-28 instrukzioa, bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradioaktiboen funtzionamendu espezifikazioei buruzkoa. CSN (iraila 2010)

Gaur egun, UPV/EHUn, funtzionamendu baimena duten 11 Instalazio Erradioaktiboak: 3. kategoriako bederatzi eta 2. kategoriako bi:

 

Instalazioa CNS zk. Ikastegia Saila Kategoria
IRA/1791 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Materia Kondentsatuaren Fisika 3
IRA/1804 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Mineralogia eta Petrologia /SGIKER 3
IRA/1721 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Elektrizitatea eta Elektronika 2
IRA/1535 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Biokimika eta Biologia Molekularra 3
IRA/2817 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Zamudio Kimika Analitikoa 3
IRA/1591 Bilboko Ingeniaritza Eskola Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika 2
IRA/1785 Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Farmakologia 3
IRA/1731 Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Fisiologia 3
IRA/2262 Arte Ederren Fakultatea Pintura 3
IRA/3021 Materialen Fisika Zentroa Donostia Materialen Fisika  3
IRA/3300 Lascaray ikergunea Lascaray ikergunea 3

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak honako eginkizun hauek ditu:

  • Instalazio Erradioaktibo berrien funtzionamendua baimentzea.
  • Instalazio Erradioaktiboak ikuskatzea eta haien funtzionamendua kontrolatzea aldian behin.
  • Ekipoen kalibraziorako iturrien eskurapena baimentzea.
  • X izpien ekipoen bunker berriak eraikitzeko aldaketak baimentzea.
  • Instalazio Erradiaktiboen ixte deklarazioa egitea.

Eusko Jaurlaritzaren tasak:

UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoarean eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak, bere aurrekontuaren barnean, bere gain hartzen du aurretik aipatu diren operazioek sortzen dituzten tasen kudeaketa ekonomikoa. Tasa horiek maiatzaren 4ko 14/1999 Legearen pean daude, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak eskainitako zerbitzuengatiko tasa eta prezio publikoei buruzkoa (BOE, 1999/05/05).
Instalazio Erradioaktiboen arduradunek faktura originalak (tasak) bidaliko dizkiote UPV/EHUko Hondakinen Kudeaketa eta Ingurumen Kalitateko teknikariari, dagokion abonua egiteko.