ERASMUS+ PRAKTIKAK 2026/2027

Erasmus+ Praktikak 2026/2027

DEIALDIA

Ebazpen honen xedea Erasmus+ praktikak 2026/2027 edizioaren oinarriak eta deialdia argitaratzea da. Programa honen helburua, EHUko gradu, master ofizial eta doktoregoko ikasleen mugikortasuna sustatzea da, Europar Batasuneko Erasmus+ programan parte hartzen duten herrialdeetan kokatutako enpresetan eta erakundeetan prestakuntza-praktikak egin ditzaten.

DEIALDIA ERASMUS+ PRAKTIKAK (irakurri beharrekoa)

Beken ezaugarriak:

  • Jarduera:

Ikaslea matrikulatuta dagoen ikasketekin zuzenean lotuta egon beharko duten nazioarteko praktikak egitea.

Eskatzaileak harrera enpresa/erakundea bilatu behar du eta bere zentro/fakultatearen onarpena izan behar du mugikortasuna egiteko.

  • Helmugak: Enpresa/erakundea Europar Batasuneko Erasmus+eko herrialde batean egon behar du. 

Onargarri diren (eta ez diren) harrerako enpresa/erakunde motak DEIALDIA dokumentuan agertzen dira.

  • Hartzaileak:  EHUko gradu, master ofizial eta doktoregoko ikasleak
  • Hasiera datak: Praktikak 2026/09/01etik 2027/08/30era egin daitezke
  • Finantziaketa: laguntza ekonomikoak DEIALDIA dokumentuan agertzen dira.
  • Iraupena:
  1. Egonaldi laburra:  Gutxienez 5 egunez eta gehienez 30 egunez finantzatuko da (doktoregoa)
  2. Egonaldi luzea: Gutxienez 2 hilabete eta gehienez 6 hilabete finantzatuko dira (gradu, master eta doktoregoa)
  • Bulego kudeatzailea: Nazioarteko Harremanetarako bulegoa kudeatuko ditu eskaera guztiak eta beka-onuradunen hautaketa egingo du. Argitaraturiko DEIALDIA dokumentuan azaltzen dira bete beharreko eskakizunak, eman beharreko pausoak, hautaketa prozedura, epeak, hautatuen betebeharrak...

​​​KONTAKTUA

  • Email: od.international@ehu.eus

IZENA EMATEKO PROZEDURA

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 18an hasiko da. Izena behar bezala emateko informazio guztia DEIALDIA dokumentuan aurki daiteke. Hona hemen laburpena:

Programan izena emateko urratsak:

  1. Programan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute (ikus DOKUMENTAZIOA puntua), link honetan eskuragarri dagoen online eskabide-formularioan: ​​​IZENA EMATEKO ONLINE FORMULARIOA (esteka)
  2. Inprimakia bete eta eskabidea bidali ondoren, eskatzaileak gordekina jasoko du adierazi duen helbide elektronikoan.
  3. Posta elektroniko hori (gordekina) jaso ondoren, sinatu eta Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzara bidali beharko da, EHUko egoitza elektronikoaren bidez, https://egoitza.ehu.eus/ eta eskabidearen "eskatzen du" atalean ERASMUS+ PRAKTIKAK  Nazioarteko Harremanen Bulegoa jarriko da.    Salbuespen gisa, EHUko 3 campusetako edozeinen erregistro-bulegoen bidez ere aurkeztu ahal izango da, aipatutako harremanetarako helbidera barne-postaz bidal dezaten. Erregistro-bulegora joateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, https://aurretiko-hitzordua.ehu.eus/hasiera  atarian sartuta.
Inprimakia online bete baina eskabidea erregistratu eta Transferentzia eta Naziortekotze errektoreordeari zuzendu ez dioten pertsonek, aurreko puntuetan adierazitako bideetatik, EZ AURKEZTUTZAT joko dira, eta programatik kanpo geratuko dira.

OHARRA: Izen-ematea web formularioaren bidez egitea lortzen ez bada eta, beraz, eskabidearen frogagiria jasotzen ez bada, ikasleak od.international@ehu.eus  helbidera jakinarazi beharko du eta deialdi honetako 5.2 puntuan jasotako dokumentazio guztia Erregistro bidez bidali beharko du.

ESKAERAN BIDALI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Online inprimakiaren bidez, eskatzaileak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  1. NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  2. Eskabide-orria (ikusi eranskinak), PDF formatuan, behar bezala beteta eta eskatzailearen sinadurarekin.
  3. Learning Agreement, honako pertsona hauek sinatua: 1) parte-hartzailearen Ikastegiko Nazioarteko Harremanen koordinatzailea, 2) xede-erakundea eta 3) parte-hartzailea.                                                Ezinbestekoa da "Traineeship in digital skills" eta "Level of language competence" atalak osatzea.
  4. Graduko ikasketak egiten diren zentroko nazioarteko mugikortasuneko arduradunaren baimena, Erasmus+ Praktikak deialdi honen arabera nazioarteko praktikak egiteko.
  5. Hizkuntza-ziurtagiria, enpresak maila jakin bat egiaztatzea derrigorrezko baldintza gisa ezartzen badu . Oro har, enpresako lan-hizkuntza jakitea ezinbestekoa da nazioarteko mugigarritasunaz gozatzeko.                *Enpresa bakoitzean eskatutako mailari eta haren balizko egiaztapenari buruzko informazioak Ikaskuntza Akordioan (Learning Agreement) agertu behar da.                                                                                             *Enpresak hizkuntzaren ezagutza-maila jakin bat frogatzea eskatzen badu, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (HEEEB) edo parekoa erabiliz egingo du, enpresak hizkuntza-ziurtagiri zehatz bat (TOEFL, IELTS…) eskatu ezean. Kasu horretan, ez da inolako korrespondentziarik aplikatuko, eta ikasleak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du, organismo eskudunak jaulkitakoa.
  6.  Erasmus+ Studies programa egiten ari bada: Erasmus+ Studies programako amaierako ziurtagiria.

IZENA EMANGO DUTENENTZAKO ERANSKINAK:

2. Eskabide-orria

3. Learning Agreement 

4. Zentroko nazioarteko mugikortasuneko arduradunaren baimena

HAUTATUAK IZAN DIREN PERTSONENTZAKO ERANSKINAK

Mugikortasuna hasi baino lehen:

6. Onartzeko dokumentua 

7. Uko egiteko dokumentua

Hirugarrenen fitxa

Behin mugikortasuna hasita

10.1. CERTIFICATE OF ARRIVAL

Behin mugikortasuna amaituta

10.2. CERTIFICATE OF ATTENDANCE

Hemen bakarrik argitaratzen ditugu eranskinak. Eskatzaileak egiaztatu behar du (deialdia irakurriz) prozesuko zein punturi dagokion dokumentu bakoitza, eta bakoitzean eskatzen den gainerako dokumentazioa.

ZERRENDAK

1. ZERRENDA

BEHIN-BEHINEKO EBAZPENAK

Behin-behineko lehenengo ebazpena. Ebazpena, 2026ko ekainaren xxkoa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2026/2027 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus+ Praktikak mugikortasunerako.​​​

  • I. Eranskina: Hautatutako plazen behin-behineko zerrenda

BEHIN BETIKO EBAZPENAK

Behin betiko lehenengo ebazpena. Ebazpena, 2026ko irailaren xxkoa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2026/2027 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus+ Praktikak mugikortasunerako.​​​

I. Eranskina: Hautatutako plazen behin betiko zerrenda