Udazkeneko eta Udaberriko espainola-ikastaroak (presentzialak / online)
Ikastaro hauen helburua da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) zaudeten bitartean, espainola hizkuntza ikasten edo hobetzen has zaitezkete, bai maila akademikoan, bai pertsonalean, gure unibertsitatean zaudeten denbora ahalik eta gehien aprobetxa dezazuen. Horretarako, ikastaro presentzialak eta online eskaintzen dizkizuegu ikasgelatik kanpoko jarduerarekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen den formatua!
Informazio orokorra
Ikastaroen datak:
-
Udazkeneko ikastaroa (presentziala eta online): 2025eko irailaren 8tik abenduaren 17ra > Matrikula itxita
-
Udaberriko ikastaroa (presentziala eta online): 2026ko urtarrilaren 26tik maiatzaren 13ra > Matrikula irekita
Ordutegia:
Ikastaro presentziala: Astelehen eta asteazkenetan, 13:30etik 15:30era.
Ikastaro online (30 plaza talde eta maila bakoitzeko): astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 18:30era.
Zenbatekoa:
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak: Doain.
Bestelako EHUn matrikulatutako ikasleak: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).
Mailak:
- Hasierakoa: zerotik A1ra
- Erdikoa: A2-B1
- Aurreratua: B1-B2
Europar Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) araberako orientagarri mailak.
Ikasleei jakinarazten diegu ezin dela maila-froga esteka beste ikasleekin partekatu ikastaroen bulegoko berariazko baimenik gabe, eta hori inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daitekeela.
Matrikulak, modalitate bat (presentziala edo online), maila eta klase konkretu batean sartzeko aukera emango du. Beraz, ikaslea ezin izango da joan edo parte hartu berari ez dagozkion beste klaseetan.
Garrantzitsua: ikasleek ezin izango dira ikasgeletan sartu ikastaroko antolatzailetik konfirmazio e-mail bat jaso ez badute. Gela batean baimenik gabe sartzen diren matrikulatutako ikasleek, ebaluatzeko moduari eragin diezaioketen hutsegiteak pilatuko dituzte edo baita ikastarotik kanporatuak izan ere.
Online ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta truke-programetako ikasleek, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutakoak eta Enlight ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute beti.
Ikastaro online parte hartzen duten ikasleei gogorarazi nahi diegu guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei klaseetara sartzeko estekak ematea. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.
Bestalde, ikasleek online ikastaroetan parte hartzeko, ordenagailuko kamera piztuta eduki beharko dute. Ikaslearen identifikazioa beharrezkoa da ikastaroetara joan eta azterketetara aurkezten dena bertan izena eman duen pertsona den jakiteko. Horrela egiten ez bada, ez da frogatutzat emango eskoletara joan izana, ezta azterketa gainditu izana ere.
Oharra: maila aurreratuko ikastaroan parte hartzen duten ikasleek, ikastaroa gainditu badute, ezingo dute 2. lauhilekoan eskolekin jarraitu, ez baita maila altuagorik ezkaintzen.
Ikasleen ardura da behar bezala matrikulatuta daudela ziurtatzea.
Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.
Espainola ikasteko Udaberriko ikastaroen egutegia (presentziala eta online)
-
Hasiera ofiziala (klaseak): urtarrilaren 26a
-
Eskaeren onarpenaren azken eguna (eskera orria online): otsailaren 11a, 23:59etan
-
Akademiaren inprimakia bete eta maila-froga online egiteko azken eguna: otsailaren 12a, 23:59etan
-
Klasean sartzeko azken eguna (ikastaroen antolatzaileek aldez aurretik emandako maila adierazpenarekin): otsailaren 16a
-
Maila, modalitate edo talde aldaketak eskatzeko azken eguna: otsailaren 22a
-
Matrikula osatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko azken eguna (ordainpeko ikasleak edo Enlight - ikusi baldintzak behean): otsailaren 22a (behin-behineko data)
Hasteko data ofizialaren ondoren (urtarrilak 26), ikastaroetara sartzen diren ikasleek beren kabuz eguneratu beharko dituzte klasean emandako gaiak.
Maila, modalitate edo talde aldatzeko eskaera nahitaez posta elektronikoz egin beharko da cursosidiomas@ehu.eus helbidera. Ez da onartuko bide horretatik iristen ez den aldaketarik, irakasleen oniritzia izan arren.
Irakaskuntzaren ardura duen akademiak ofizialki onartu eta jakinarazi ez duen talde edo maila batera joatea, ez da baliozkoa izango eta, beraz, ez da ziurtagiririk emango, nahiz eta beste maila horren azterketak edo probak gaindituta izan.
Ezarritako era eta epearen barruan, matrikula bete (ikusi irizpideak dagokion atalean) eta froga-testa egin edo dauzkaten espainola maila jakinarazi duten ikasleek bakarrik izango dute ikasturte honetan parte hartzeko baimena.
Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta Enlight Unibertsitateko ikasleak:
-
Eskaera online egiteko inprimakia > Matrikula irekita.
Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, 2025-2026 ikasturtean EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (zentru eta egonaldi datak jaso behar ditu).
Enlight unibertsitateko ikasleek (ez presentzialak), eskaera orria betetzeaz gain, jatorrizko erakundean 2025-2026 ikasturteko matrikularen kopia bat aurkeztu beharko dute ingelesez.
Ikasle hauek doain parte hartu ahal izango dute espainola ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero, eta ordainketarik egin aurretik, mesedez idatzi mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.
Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak EHUn:
- Eskaera online egiteko imprimakia > Matrikula irekita.
- 2025-2026 ikasturtean EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa onartu izanaren egiaztagiria edo matrikula (zentru eta egonaldi datak jaso behar ditu).
- Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).
Banku kontua: Kutxabank - ES03 2095 4408 5932 3900 3884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako eta Enlight unibertsitateko ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.
Gogoan izan matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (online inprimakiaz gain) otsailaren 22a izango dela (behin-behineko data). Ikastaroen idazkaritzatik mezu elektroniko bat bidaliko zaio ikasle bakoitzari, beharrezkoa izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta entregatzeko epea adierazita.
Ikasleen ardura da behar bezala matrikulatuta daudela ziurtatzea.
Maila-froga:
Ikastaro hauen maila-froga online egingo da eta ikasle bakoitzak zein taldean parte hartu behar duen zehazteko balioko du.
Ikastaro hauetan dagokion epe barruan matrikulatutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute bete beharko duten inprimaki batekin eta maila-froga online egiteko informazio eta jarraibideekin. Inprimakia eta maila-froga egiteko epea otsailaren 12an bukatuko da.
Maila-froga egiteko eta klaseak jarraitzeko (online ikastaroetan), ikasleek Gmail-en helbide elektroniko bat izan beharko dute.
Espainolaren ezagutzarik ez duen ikasleak, hutsetik hasi nahi badu hasierako mailako talde batean, aurretik aipatutako posta elektronikotik jasotako inprimakian jakinarazi beharko du otsailaren 12a baino lehen.
Ezarritako epe barruan (otsailak 12) maila-froga egin ez duten edo beren espainiera-mailaren berri eman ez duten ikasleen matrikula deuseztatuko da.
Ikastaro hauetan matrikulatutako ikasleak maila testa epearen barruan egin badu, irakaskuntzaren ardura duen akademiako posta elektroniko bat jasoko du bere taldeari eta mailari buruzko informazio guztiarekin eskolak hasi aurreko astean eta, hortik aurrera, ahal den neurrian, maila testa osatu eta prozesatu den unearen arabera.
Ikastaro presentzialak emateko tokia (2. lauhilekoa)
Arabako Campusa (Vitoria-Gasteiz)
Elurreta eraikina. Nieves Cano Kalea, 33
Gelak: 107 (lehen solairuan) eta 207 (bigarren solairuan).
Hezkuntza fakultatea. Juan Ibañez de Sto. Domingo Kalea, 1
Gela: 2.4
Bizkaiako Campusa (Bilbao)
Bilboko zentrutan matrikulatutako ikasleentzako gelak.
Bilboko Ingenieritza Eskola: II eraikina. Sarrera Rafael Moreno "Pitxitxi" pasealekutik
Eraikinaren kokapena
II eraikinaren mapa
Gelak: P2M4A (M eraikina, 2. solairua, gela 4), P3M2A (M eraikina, 3. solairua, gela 2), P4M4A (M eraikina, 4. solairua, gela 4) eta P5M4A (M eraikina, 5. solairua, gela 4).
Bizkaiako Campusa (Leioa)
Leioako zentrutan matrikulatutako ikasleentzako gelak.
Hezkuntza fakultatea. Sarriena auzoa z/g. Leioa.
Eraikinaren kokapena
Eraikinaren kokapena Leioako campusean
Gelak: 0S04G (beheko solairua, gela 4), 1S09G (lehen solairua, gela 9) eta 2S06G (bigarren solairua, gela 6).
Gipuzkoako Campusa (Donostia/San Sebastián)
Elbira Zipitria Zentroa. Ondarreta pasalekua, 18
Eraikinaren kokapena
Gelak: 0.01 eta 0.03 (beheko solairuan)
Carlos Santamaría Zentroa. Elhuyar plaza, 2
Eraikinaren kokapena
Gela: 7
Ikastaro presentzialak emateko tokia (1. lauhilabetea):
Vitoria-Gasteiz:
Elurreta eraikina - gela 207
Bilbao:
Bilboko Ingenieritza Eskola - gelak P2M4A, P3M2A, P4M4A, P5M3A-B63 eta P5M4A
Leioa:
Hezkuntza fakultatea - gelak 1S07G (1S02G asteazkenetan), 1S09G eta 2S02G
Donostia-San Sebastián:
Elbira Zipitria Zentroa - gelak 0.01 eta 0.03
Carlos Santamaría Zentroa - gelak 4 eta 7 (azaroaren 26 eta abenduaren 10ean, klaseak Elbira Zipitria Zentruko 1.01 eta 1.03 geletan emango dira)
Programak
Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.
Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udazkeneko ikastaro presentziala - Oinarrizko maila (gaztelaniaz) (pdf ,23,75 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udazkeneko ikastaro presentziala - Erdiko maila (gaztelaniaz) (pdf ,24,33 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udazkeneko ikastaro presentziala - Maila aurreratua (gaztelaniaz) (pdf ,2,15 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udazkeneko ikastaro online - Oinarrizko maila (gaztelaniaz) (pdf ,23,74 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udazkeneko ikastaro online - Erdiko maila (gaztelaniaz) (pdf ,24,32 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udazkeneko ikastaro online - Maila aurreratua (gaztelaniaz) (pdf ,24,04 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udaberriko ikastaro presentziala - Oinarrizko maila (gaztelaniaz) (pdf ,23,74 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udaberriko ikastaro presentziala - Erdiko maila (gaztelaniaz) (pdf ,24,32 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udaberriko ikastaro presentziala - Goiko maila (gaztelaniaz) (pdf ,24,04 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udaberriko ikastaro online - Oinarrizko maila (gaztelaniaz) (pdf ,23,73 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udaberriko ikastaro online - Erdiko maila (gaztelaniaz) (pdf ,24,31 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Udaberriko ikastaro online - Goiko maila (gaztelaniaz) (pdf ,24,03 Mb)